Titular nagusiak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Lehen sektorearen protestak Bizkaian, haizearen ondorioak eta Castro Urdialeseko hilketa

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Traktoreak Nafarroan, atzo. EFE.
Traktoreak Nafarroan, atzo. EFE.

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko otsailak 9, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Lehen sektorearen protestak Bizkaian: "Eutsi baserriari" lelopean, EHNE eta ENBA sindikatuek protesta dute gaur 75 bat traktore Bizkaiko hainbat errepidetan eta Bilboko kaleetan barrena eramanda. Arabako eta Nafarroako nekazariek asteon egindako mobilizazioei bilduko zaizkie, beraz, bizkaitarrak. Haiek bezala, Nekazaritza Politika Bateratua (NPB) malgutzea exijitzen dute: ekoizpen prezioak bermatzea, merkataritza askeko akordioen negoziazioak etetea, edo burokrazia arintzea dira eskari nagusiak. 

- Haizearen ondorioak: Iragarpenak bete egin dira eta haize bolada gogorrak izan dira ostegun arratsaldetik ostiral goizaldera arte. Suhiltzaileek eta larrialdietako zerbitzuek 400 esku-hartze inguru egin dituzte abisu horiak iraun duen orduetan, gehienak zuhaitzak eta objektuak erortzeagatik. Haizeak hainbat eraikinetako teilatuak eraman ditu eta argi-mozketak eragin ditu. Gaur kalteak zenbatzeko eguna da.

- Hilketa Castro Urdialesen: Santanderko Instrukzioko 5 zenbakiko Epaitegiko titularrak, guardian diharduenak, bart Castro Urdialesen hilda agertutako emakumearen seme nagusia sei hilabetez erregimen itxian barneratzea erabaki du, Kantabriako Adingabeen Fiskaltzak eskatu bezala. Anaia gaztea ere gertakarietan nahasita egongo litzateke, eta adingabeak babesteko zentro batean sartu dute, fiskalak hala aginduta.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X