Espainiako Gobernuak iragarri du trafikoko lau aztertzaile berri lanean hasiko direla aurten Gipuzkoan
Fernando Grande-Marlaska Barne ministroak aurreratu du Espainiako Gobernuak lau aztertzaile berri esleituko dizkiola Gipuzkoari 2024an. EH Bilduk gidabaimenen eskumena Euskadiri transferitzea eskatu dio ministroari.
Senatuko kontrol saioan, Mario Zubiaga EH Bilduko senatariak neurriak eskatu dizkio Marlaska ministroari Gipuzkoako trafiko aztertzaileen gabezia konpontzeko.
EH Bilduko senatariak ohartarazi du zerbitzua "kolapsatuta" dagoela, eta horrek hiru eskubideri eragiten diela: lana, mugikortasuna eta lurraldean hizkuntza koofizialean artatua izateari, euskara kasu honetan.
Horren aurrean, Marlaskak aurreratu du 2024an 54 aztertzaile berri lanean hasiko direla Espainiako Estatu osoan, eta horietatik lau Gipuzkoako lurralde historikoan. Hala ere, lekualdatzeen ondorioz defizita onartu du agintariak.
Nolanahi ere, Barne ministroak EH Bilduko senatariaren "jarrera" eskertu du, eta "herritar askorentzat hain garrantzitsua den zerbitzua hobetzeko elkarlanerako eta lankidetzarako prest" agertu da.
Zure interesekoa izan daiteke
ELA eta LAB, etxebizitzaren aldeko greba orokorrerako bidean
LAB etxebizitzaren inguruko greba orokorraren alde agertu da, eta beste sindikatuekin batera prestatzen ari dela esan du
Ekonomia % 2,2 haziko da Euskadin aurten eta % 1,9 datorren urtean
Argindarraren prezioa 200 euro/MWh-tik gorakoa izango da asteartean, 2022tik lehen aldiz
CC. OO.k eta UGTk greba orokorra deitu dute udazkenerako