OTSAILEKO INFLAZIOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

KPIa % 3,1 eta % 2,5eraino jaitsi da EAEn eta Nafarroan, eta jakiek 2022tik izandako igoera txikiena izan dute

Espainiako Estatuari dagokionez, urte arteko inflazioa % 2,8an kokatu da otsailean, urtarriletik sei hamarren behera eginda. Bestalde, elikagaiak % 5,8 garestitu dira EAEn eta % 6,1 Nafarroan, 2022ko otsailetik izan den igoerarik txikiena.
Urte arteko KPIaren bilakaera
Urte arteko KPIaren bilakaera. Grafikoa: EITB Media

Prezioek gora egiten jarraitzen dute, baina duela urtebete baino maila apalagoan. Otsailean, urte arteko KPIa % 3,1ean gelditu da Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta % 2,5ean Nafarroan, argindarraren eta elikagaien prezioen beherakadak bultzatuta, batez ere.

Espainiako Estatistika Institutuak gaur zabaldutako behin betiko datuen arabera, urte arteko tasak lau hamarren egin du behera EAEn eta Nafarroan, % 3,5etik % 3,1era eta % 2,9tik % 2,4ra, hurrenez hurren.

Urtarriletik otsailera, Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) sei hamarren igo da EAEn eta lau hamarren, Nafarroan.

Urtea hasi zenetik, prezioak % 0,8 garestitu dira EAEn, eta % 0,1 merkatu, berriz, Nafarroan.

Bizkaiak izan du urte arteko inflaziorik handiena otsailean (% 3,3), Gipuzkoaren (% 3,2) eta Arabaren (% 2,5) aurretik. Urtarriletik otsailera, prezioak % 0,8 garestitu dira Bizkaian, % 0,5 Araban, eta % 0,4 Gipuzkoan.

Espainiako Estatuari dagokionez, urte arteko inflazioa % 2,8an kokatu da otsailean, urtarriletik sei hamarren behera eginda. Halaber, prezioak lau hamarren garestitu dira urtarriletik otsailera.

Elikagaien prezioen igoera nabarmen apaldu da. Elikagaiak eta edariak % 5,8 garestitu dira batez beste iazko otsailetik aurtengo otsailera EAEn, eta, 2022ko otsailetik izan den igoerarik txikiena da. Espainiako Estatuan elikagaiak % 5,3 garestitu dira, 2022ko urtarriletik izan den hazkuntzarik txikiena.

Bestalde, azpiko inflazioa (energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena) hamarren bat jaitsi da otsailean, % 3,5eraino. Hortaz, KPI orokorra baino zazpi hamarren handiagoa da.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X