Bi nekazari atxilotu dituzte Gasteizen familia nekazaritzari buruzko kongresuaren harira egindako protestan
Bi nekazari atxilotu dituzte gaur goizean Gasteizen izandako protestetan. Munduko Landaguneak antolatuta, 'Familia-Nekazaritza: gure planetaren iraunkortasuna' goiburupean VIII. Mundu-Konferentzia egin dute Arabako hiriburuan, joan den astelehenean hasita. Gaurko amaiera ekitaldira, besteak beste, Luis Planas Espainiako Gobernuko Nekazaritza ministroa gonbidatu dute, eta hori aprobetxatu dute nekazari eta abeltzainek protesta bertara eramateko.
Europa Biltzar Jauregian izan da biltzarra, eta eraikinaren atarian bildu dira dozenaka nekazari (300 bat traktore), lurralde ezberdinetatik joandakoak, Trebiñu eta Araba Landaren Alde elkarteak deituta. Lehen sektorearen egoera babestea eskatu dute, horretara bideratutako politiken bidez.
Modu baketsuan egiten ari zen protesta Planas ministroa iritsi denean garraztu da. Tentsio uneak bizi izan dira nekazarien eta Ertzaintzaren artean, eta gizonezko bat eta emakumezko bat atxilotu dituzte han bertan. Ondoren, egoera baretu egin da.
Gertakarien aurrean, nekazarien ordezkariek hitza hartu dute euren aldarrikapenen berri emateko. Elikadura-katearen legea betearaztea eskatu dute, dagokionari ekoizpen-kostuak ordainaraziz, eta EBk kanpoko herrialdeekin dituen merkataritza-harremanak eteteko: kanpoko elikagaiei ez zaizkiela hemengo baldintzak ezartzen esan dute. Era berean, burokrazia arintzeko neurriak exijitu dituzte.
Horrez gain, otsoaren edota EHE (Gaixotasun Hemorragiko Epizootikoa) "mehatxuen aurrean" neurriak behar dituztela azaldu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan
Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.
Hasi egin da Osakidetzako inoizko lan eskaintzarik handiena: 100.000 hautagai 3.700 lanpostutarako
Bederatzi kategoria profesionaletarako azterketak egingo dira BECen: Administrazioko eta kudeaketako goi mailako teknikaria, Fisioterapeuta, Laborategiko teknikari espezialista, Zeladorea, Erizaintzako laguntzailea, Zerbitzuetako langilea, Erizaina, Administrazioko laguntzailea eta Administraria.
Albiste izango dira: Saretzen mugikortasunari buruzko azterlana, Osakidetzako inoizko LEP handiena eta "Mitoaroa III"
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Nafarroak etxebizitza berrien stocka agortu zuen 2025eko amaierarako, eta Euskadik % 0,23ra murriztu zuen
Urte amaieran, 2.502 etxebizitza zeuden saldu gabe Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE). Espainiar Estatuan, berriz, saldu gabeko etxebizitza berrien stocka 452.670 etxebizitzakoa izan zen.
Zabalik dago Tubos Reunidos erosteko interesa agertzeko epea
Hartzekodunen konkurtsoa kudeatzen duen epaileak erosketa-prozesua aktibatu du eta konkurtso-administratzaileak prozesua bideratzeko jarritako arauak onartu ditu. Lehentasuna ematen dio talde osoa saltzeari.
Ekitaldi eta ikuskizunetako teknikariek greba egingo dute berriz
“Patronalaren pasibotasunaren aurrean”, maiatzaren 15ean egin zuten bezala, greba egingo dute Bilbao BBK Liveko zein Gasteiz, Donostia eta Bilboko jaietako egun banatan.
Pirinioetako abeltzainek hartzak zaintzeko eskatu dute, horien kopurua abeltzaintza estentsiboarekin "bateragarria" izan dadin
Ezkaroze eta Aribe herrietan, etxeetatik gertu dauden eremuetan, bi hartz ikusi dituzte asteburuan. Hartza hain gertu izateak kezka zabaldu du inguruko abeltzainen artean, abere taldeetan zer ondorio izango dituen beldur.
Tubos Reunidosko langileen batzordeak konpainiaren jarraipena bermatzeko eskatu du Diputatuen Kongresuan
Amurrioko lantegiko beharginen ordezkariak Diputatuen Kongresuko hainbat talderekin bildu dira, tartean Podemos eta EH Bildurekin, legez besteko proposamen bat aurkezteko. SEPIren zorra akzio bihurtzea eskatu dute, jarduera eta enplegua bermatzeko, hala nola plan industrial bat eta bankuei laguntzeko neurriak hartu ditzatela, besteak beste, BBVAri, akziodun eta hartzekodun gisa. Tubos Reunidosek 263 milioi euroko zorra duen hartzekodunen konkurtso bati aurre egin behar dio.
Arabako lantegietan aldi baterako lan erregulazioa aktibatzea proposatu du Tubacexek, eskaeren jaitsieragatik
Ormuzko itsasartea ixtearen ondorioz, eskaera-kopuru asko jaitsi delako proposatu du neurria. Alabaina, Iranen eta AEBren arteko akordioa gauzatzen bada, egoera alda daiteke.
Cl Group taldeak Papresa erosteko eskaintza onartu du epaitegi batek
Cristian Layri lotutako Extremadurako taldeak 39,3 milioi euroko eskaintza egin zuen, baina azkenean erosketaren zenbatekoa handiagoa izango da Donostiako Merkataritza Arloko Epaitegiaren arabera.