Inflazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

KPIa % 3,5eraino igo da apirilean EAEn, eta % 2,9raino jaitsi, Nafarroan

Espainiako Estatuari dagokionez, urte arteko inflazioa % 3,3an kokatu da, hamarren bat gora eginda, eta elikagaiak % 4,7 garestitu dira urtebetean. Bestalde, 2022ko azarotik lehen aldiz, azpiko inflazioa inflazio orokorraren azpitik kokatu da.
Urte arteko KPIaren bilakaera
Urte arteko KPIaren bilakaera. Grafikoa: EiTB Media

Prezioek gora egiten jarraitzen dute. Apirilean urte arteko inflazioa tasa % 3,5ean kokatu da Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta % 2,9an Nafarroan, Espainiako Estatistika Institutuak gaur zabaldutako behin betiko datuen arabera. Urte arteko tasak hiru hamarren egin du gora EAEn —% 3,2tik % 3,5era— eta bost hamarren behera, berriz, Nafarroan —% 3,4tik % 2,9ra—.

Martxotik apirilera, Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) zortzi hamarren igo da EAEn, eta puntu erdi, Nafarroan.

Urtea hasi zenetik, prezioak % 2,2 garestitu dira EAEn, eta % 1,5 egin dute gora Nafarroan.

Batez ere, gasa eta elikagaiak garestitzeak eta argindarra iaz baino gutxiago merkatzeak eragin dute inflazioaren gorakada.

Gipuzkoak izan du urte arteko inflaziorik handiena apirilean (% 3,6), Bizkaiaren (% 3,5) eta Arabaren (% 2,8) gainetik. Martxotik apirilera, prezioak % 0,9 garestitu dira Araban, % 0,8 Bizkaian eta % 0,7 Gipuzkoan.

Espainiako Estatukoari dagokionez, urte arteko inflazioa hamarren bat hazi da martxotik, % 3,2tik % 3,3ra. Martxotik apirilera, berriz, prezioak zazpi hamarren garestitu dira.

Bestalde, azpiko inflazioa, energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena, lau hamarren jaitsi da apirilean, % 2,9raino, aurreko urteko hilabete bereko datuekin alderatuta. Ildo horretan, 2022ko azarotik lehen aldiz, azpiko inflazioa inflazio orokorraren azpitik kokatu da. 

Elikagaiak eta edariak % 5,4 garestitu dira batez beste urtebetean EAEn, eta % 4,5ean mantendu dira Nafarroan. Martxotik apirilera, prezioak bost hamarren garestitu dira EAEn, eta zortzi hamarren, Nafarroan.

Espainiako Estatuan, elikagaiak batez beste % 4,7 garestitu dira urtebetean —martxoan baino lau hamarren gehiago—.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X