2025eko EAEko Aurrekontuak iazkoak baino handiagoak izango dira, osasun arloa "protagonista nagusi" dela
Eusko Jaurlaritzaren 2025eko Aurrekontuak aurtengoak baino handiagoak izango dira, lehentasuna osasuna indartzean jarrita. Gobernu eratu berriak 2025eko Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Aurrekontuak gidatuko dituzten gidalerroak onartu ditu, eta bertan jasotzen diren aurreikuspenen arabera, EAEko ekonomia % 1,9 haziko da aurten, eta % 2,1, berriz, 2025ean. Hortaz, hazkunde aurreikuspenak mantendu ditu. Lan merkatuari dagokionez, espero du 2025ean langabezia tasa % 6,8ra jaistea eta 16.000 lanpostu sortzea.
Noël d'Anjou Ogasun eta Finantza sailburu berriak Eusko Jaurlaritzaren datorren urteko Aurrekontuak diseinatzeko erabiliko dituen gidalerroak aurkeztu ditu, gobernu bileraren osteko prentsaurrekoan.
D'Anjou sailburuak azaldu duenez, XIII. legealdiko lehen Aurrekontua izango dena "euskal herritarren ongizatea eta hazkunde ekonomikoa bermatzera bideratuko da, ziurgabetasun globalak nagusi diren testuinguru batean". Ildo horretan, nabarmendu du antolaketa eta kudeaketa estrategiak "ausartak" beharko direla "finantza publikoen jasangarritasuna", "zorroztasun fiskala" eta "inbertsio estrategikoak" uztartzeko.
Bestalde, D'Anjouk aitortu du mutualistei itzuli beharreko zenbatekoak "inpaktu garrantzitsua" izango duela 2024ean, eta txikiagoa, aldiz, 2025ean. Hala ere, espero du datorren urteko itzulketa horiek Aurrekontuak ez baldintzatzea, eta, hortaz, aurtengoak baino handiagoak izatea.
Europar Batasuneko ekonomia eta aurrekontu-gobernantzaren araudi berria 2025eko aurrekontuetan jarriko da behin betiko indarrean. Hori dela eta, D'Anjouk azpimarratu du "berehalakoan" adostu behar direla EAEko aurrekontu-egonkortasunaren neurriak Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoan.
Gobernuak 2025ko aurrekontu proiektua uriaren amaieran onartu nahi du, ondoren Eusko Legebiltzarrean tramitazioa hasteko.
Osasuna, "protagonista nagusia"
Osasuna izango da Eusko Jaurlaritzaren 2025eko Aurrekontuen "protagonista nagusia". Gobernu berriak osasun publikoa eta unibertsala bermatzea izango du helburu, eta haurren eta nerabeen osasunean inbertituko du. Era berean, instalazioak eta ekipamenduak modernizatzen jarraituko duela iragarri du.
Etxebizitzari dagokionez, arreta berezia jarriko die gazteei eta baliabide edo irisgarritasun premia urriak dituzten adinekoei.
Hezkuntza alorrean, euskal lanbide heziketaren eredua munduko erreferente gisa "finkatzeko" apustuari jarraipena emango dio, eta unibertsitate eta zientzia-sistema bultzatuko du, "puntakoa eta abangoardiakoa izan dadin".
Segurtasunaren esparruan, Ertzaintzaren egitura hobetu eta modernizatuko dela aurreratu du.
Kultura alorrean, sortzaileei, artistei eta kulturaren arloko profesionalei laguntzeko neurriak jasoko dira.
Talentua fidelizatzeak eta erakartzeak indarra izango du enpleguari dagokionean, eta euskal industria babesteko neurriak hartuko dira "aurrerapena, hazkundea eta errotzea bermatzeko". Halaber, I+G+Baren aldeko apustua areagotuko du, urtean gutxienez % 6ko hazkundea eginda.
Era berean, Eusko Jaurlaritzak 2025ean autogobernua defendatzen jarraitzeko asmoa azaldu du, haren lege garapena zabalduz.
Zure interesekoa izan daiteke
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa, gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometro tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egiten ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.