Ekonomia % 1,9 haziko da aurten Euskadin, eta % 2,1 datorren urtean
Eusko Jaurlaritzak bere azken aurreikuspenei eutsi die, eta horren kalkuluen arabera, 2024an % 1,9 haziko da ekonomia Euskadin, eta 2025ean, % 2,1.
Ostera, 2026ra arte atzeratu du langabezia-tasa % 6,8ra jaisteko helburua. Zehazki, Jaurlaritzaren aurreikuspenen arabera, datorren urtean 15.000 lanpostu berri sortuko dira, eta, horrenbestez, langabezia-tasa % 7an kokatuko da.
Mikel Torres Eusko Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak eman ditu datu horiek gaur, Bilbon emandako prentsaurrekoan. 2024ko hirugarren hiruhilekoko ekonomia-txostena aurkeztu du bertan, eta 2024rako eta 2025erako hazkunde aurreikuspenak iragarri ditu.
Torresen hitzetan, BPGa % 1,9 haziko da 2024an, eta % 2,1, berriz, 2025ean, eta horrek erakusten duenez, "agertoki egonkor bat dugu".
Uztailean emandako datuetatik, baina, badira aldaketak enpleguari dagokionez. 16.000 lanpostu berri sortuko zirela aurreikusi zuten orduan, langabezia-tasa % 6,8raino jaitsita. Kalkulu berrien arabera, aldiz, lanaldi osoko 15.000 lanpostu berri sortuko dira 2024an.
Enpleguarekin lotutako gorabehera horiek, Torresen esanetan, Lanbiden izena eman duten pertsonen eraginez izan da. Horrek "helburuak zertxobait atzeratzea" ekarri du.
Datuen eboluzioa, halaber, Europako zenbait herrialderen "ahultasunarekin" lotu du, horrek euskal industrian eragina baitu.
Zure interesekoa izan daiteke
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.