EAEko entitateen % 12k darabilte Adimen Artifiziala, Euskadin hasiberria den arloa
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) entitateen % 12,2k erabiltzen dituzte gaur-gaurkoz Adimen Artifizialeko (AA) sistemak. Sektorea, hortaz, hastapenetan dago, baina hazkundean.
Euskadiko Adimen Artifizialaren Zentroak (BAIC, ingelesezko sigletan) teknologia horrek gurean duen egoeraren diagnostikoa landu du, egin den lehena. BAIC 2021ean sortu zuten EAEn Adimen Artifizialaren garapena bultzatzeko (700 agentek hartzen dute parte, eta erakunde publikoak, enpresak eta prestakuntza zentroak daude tartean).
Txostenak 2023ko datuak bildu ditu, eta AAren ekosistemaren erradiografia egiteko balio du. Ikerketa gaur aurkeztu dute Bilbon, eta bertan izan dira, besteak beste, Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburu eta BAICeko presidentea eta Laura Maron zentroko zuzendari nagusia.
Diagnostikoaren arduradunek aitortu duenez, teknologia mota horren ezarpen maila "hastapenetan" dago, baina uste dute Euskadik "oinarri sendoa" duela etorkizunean "nazioarteko erreferente" bilakatzeko. Txostenaren aurkezpenean azaldu dutenez, EAE Estatuko ezarpen mailatik "apur bat gorago" dago, Erresuma Batua, Frantzia edo Alemaniaren "pare". Hala, entitateen % 12k darabilte AA, eta % 26k edozein datu-iturritako Big Data aztertzen dute. Administrazio publikoan apur bat zabalduago dago, % 16,4k erabiltzen baitute dagoeneko.
Enpresa ehunari dagokionez, gutxienez 89 enpresa ari dira Adimen Artifizialeko soluzioak hornitzen. Iaz, 105 milioi euroko fakturazioa izan zuten konpainiok. Horrez gain, AA euren sistematan txertatu zuten enpresek batez beste % 9 igo zuten euren fakturazioa. BAICek egindako kalkuluen arabera, 7.500 profesional dabiltza AArekin lanean —gehientsuenak, % 83, enpresa pribatuetan—, baina oraingoz, biztanleria aktiboaren % 0,68 baino ez dira.
Hezkuntza eskaintzak gora egin du azken urteotan, eta egun 35 prestakuntza-produktu daude eskura (graduak, masterrak edo ikastaroak). Urtero, 900 pertsonak lortzen dute Adimen Artifizialean espezializatzea, baina oraindik ez dira nahiko eskariari aurre egiteko. BAICek uste du 2028rako % 20 hasiko dela trebatutakoen kopurua.
Ikerketa alorrean, 1.200 profesional (komunitatearen ia % 6) ari dira ikerkuntza lanetan.
Azpiegiturei dagokienez, Datuak Prozesatzeko 21 Zentro (CPD) daude Euskadin (publikoak, erdi-publikoak eta pribatuak) eta errendimendu altuko 6 konputazio-zentro (HPC) —2026rako berri bat irekiko dute—. Hain justu, CPD zentroek industriarentzat duten garrantzia azpimarratu du Nerea Aranguren Mondragon Korporazioko Makina-erremintaren eta Automatizazio Industrialaren dibisioetako zuzendari nagusi eta BAICeko presidenteordeak. Errendimendu altuko ordenagailuak, aldiz, energia sektorearentzat izango dira baliagarriagoak, datuak prozesatzeko duten beharragatik.
Bestalde, Mikel Jauregi Industria sailburuaren hitzetan, AA "iraultza historikoa" da, eta "mugarri" izango da industriarentzat. "Sinetsita gaude AA euskal industriak nazioartean duen lehiakortasuna areagotzeko abagunea dela, eta inoiz ez bezalako industria-iraultza honetan protagonista izateko lan egingo dugu. Industria gehiago eta industria hobea aldarrikatzen dugunean, AAren moduko erremintak gure ekonomia-ehunean txertatzeaz ari gara, Europako industrializazio berrian lider izateko", nabarmendu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuaren eta UAGA Arabako nekazarien elkartearen ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.