ConfeBaskek eragileen arteko itun bat eskatu du "absentismoaren arazoari" aurre egiteko
2023an gaixotasunengatiko bajek eragindako lan absentismoaren tasa % 5,8koa izan zen Euskal Autonomia Erkidegoan, Espainiako Estatuko eta Europako indizearen gainetik. Batez ere, 55 urtetik gorako gizonezkoak izan ziren aipatutako arrazoia dela eta lanera joan ez zirenak.
Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutuak eman ditu datuok, ConfeBaskek deituta, goizean, Bilbon, 'Euskadiko lan-absentismoa berrikustea eta aztertzea' goiburupean egin den mahainguruan. Hainbat eragilek hartu dute parte, horien artean, CCOO eta UGT sindikatuetako ordezkariek, eta baita Eusko Jaurlaritzakoek ere.
Bere hitzaldian, Tamara Yagüe ConfeBasken presidenteak eragileen arteko "itun bateratua" eskatu du, "absentismoaren arazoari" aurre egiteko. Esan duenez, "lan absentismoaren aldagaia erronka bat da gure enpresen produktibitaterako eta lehiakortasunerako". " Lehiakorrak eta denboran iraunkorrak diren enpresarik gabe, ez dago enplegu onik, ezta biltzeko zergarik ere", erantsi du. Hala, "guztion arteko konpromisoan, lankidetzan eta konfiantzan" oinarritutako akordioa aldarrikatu du.
Bere aldetik, Mikel Torres Eusko Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuak kontzeptuak ez nahastea eskatu du. Horren hitzetan, "ez dira zaku berean sartu behar", amatasun, aitatasun edota bestelako lan-baimenak eta absentismoa. Langileen bizi kalitatea hobetzeko "akordioak" eskatu ditu.
Bestalde, Osakidetzaren "gainbeherekin" lotu dute gaixotasun bajen iraupena luzatzea CCOO eta UGT sindikatuek. Halaber, Raul Arzak (UGT) eta Loli Garciak (CCOO) iritzi diote osasun arriskuen aurrean prebentzio planak falta direla. Langileen adina ere —% 40 inguruk 50 urte baino gehiago dituzte, eta % 25ek 55 baino gehiago—, kontuan hartu beharreko faktorea da, sindikatuon arabera, absentismoa aztertzerakoan.
Elkarretaratzea
The Artist hotelaren barruan mahaingurua egiten ari ziren bitartean, kanpoan elkarretaratzea egin dute LAB, ESK, Steilas, EHNE, Etxalde eta Hiru sindikatuek. Salatu dutenez, "ez dago benetako absentismo arazorik, lan osasuneko araudia errespetatzen ez duen patronala baizik".
Inko Iriarte LABen Lan Osasuneko arduradunaren arabera, "fake news kanpaina bat da" patronala absentismoaren inguruan zabaltzen ari den mezua. Azaldu duenez, "urteetan, enpresek eta euren mutualitateek hamaika neurri bultzatu dituzte absentismoaren aurka, hala nola baja arrunten kontrola mutualitateen esku uztea eta enpresa espezializatuak erabiltzea baja arrunten fiskalizazioa egiteko". Neurri horiek guztiek "absentismoak gora egitea" besterik ekarri ez dutela adierazi du Iriartek. "Enpresek badakite prebentzioa bermatuz gero, osasunerako egokiak diren lanpostuak sortuz gero, bajen kopurua modu nabarmenean jaitsiko litzakeela".
Zure interesekoa izan daiteke
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.