Albiste izango dira: Deskontuak garraio publikoan, Olentzero eta Mari Domingi eta greba ehungintzan
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko abenduaren 24an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Deskontuak garraio publikoan: Euskadiko Garraio Agintaritzak 12 urte arteko adingabeentzako doakotasuna ezartzea eta garraio publikoan % 50eko deskontuak luzatzea erabaki du. Neurriak pixkanaka ezarriko dira 2025eko urtarrilaren lehen astetik otsailaren hasierara bitartean.
- Olentzero eta Mari Domingi, Bilbon: Euskal Herri osoko herri eta hirietara iritsiko dira gaur Olentzero eta Mari Domingi. Donostiara 12:00etan helduko dira, Urumea ibaitik barrena; Gasteizen, berriz, 18:00etatik aurrera euskal mitologiak hartuko ditu kaleak; eta Iruñean ere, 18:00etatik aurrea kalez kale ibliko dira Olentzero eta Mari Domingi.
- Greba ehungintzan: Bigarren greba eguna dute gaur ehungintzako sektoreko langileek. Lan-baldintzak hobetzea eskatzen dute. ELAk deituta, Bilbon 10:30ean egingo dute manifestazioa, Moyua plazatik abiatuta.
Zure interesekoa izan daiteke
Argindarraren prezioa 200 euro/MWh-tik gorakoa izango da asteartean, 2022tik lehen aldiz
CC. OO.k eta UGTk greba orokorra deitu dute udazkenerako