Metro Bilbaok 100,3 milioi bidaia egin ditu 2024an, aurreko urtean baino % 8,6 gehiago
Metro Bilbaok 100.363.551 bidaia zenbatetsi ditu 2024an, hau da, aurreko urtean baino % 8,6 gehiago. Oraindik ere lanegunetan erabiltzen da gehien Bilboko metroa, baina jaiegunetan eta igandeetan igo da batez ere ehunekoa, garraio konpainiak egin duen urteko balantzearen arabera.
Konpainak zehaztu du, batik bat, erabilerak gora egin duela eta horren eragile nagusia aisia dela, lau arrazoi nagusirengatik. Alde batetik, portzentajezko terminoetan, igoera handiagoa izan da asteburuetan eta jaiegunetan lanegunekin alderatuta, eta, bestetik, lanegunetan arratsaldeetan izan da hazkunderik handiena.
Era berean, termino absolutuetan, Creditrans tituluaren erabilerak gora egin du gainerakokin alderatuta, eta, azkenik, egun esanguratsuak ospatu dira, hala nola Athleticen Koparen tituluaren ospakizuna apirilaren 11n; izan ere, Metro Bilbaoren historiako bidaia kopururik handiena erregistratu zen egun hartan: 485.997.
Aisiak 2024ko zifretan izan duen eragina gorabehera, lanegunetan izan da bidaia bolumenik handiena. Eguneko batez beste 310.886 bidaia egin dira, hau da, 2023an baino 22.000 gehiago; ehunekotan, ordea, jaiegunek eta igandeek izan dute hazkunderik handiena, % 9,1ekoa eta % 14,1ekoa, hurrenez hurren.
Lanegunetan, bidaia gehien 07:45etik 08:00etara bitartean egin dira (8.320 balioztatze) baina hazkunderik handiena 17:45etik 18:00etara bitartean izan da, 507 bidaia gehiago egin dira eta.
Hiru egun nabarmendu dira 2024an metroaren erabilerari dagokionez. Apirilaren 11n gabarraren ospakizuna egin zen Athleticen Kopako titulua ospatzeko, eta, hala, Metro Bilbaoren historiako bidaia bolumenik handiena erregistratu zen (485.997).
Azaroaren 28a eta 29a izan ziren erabilera handieneko bigarren eta hirugarren egunak, 380.675 eta 374.244 bidaiarekin, hurrenez hurren; batean, Athleticen Europa Ligako partida jokatu zen, eta bestean, aldiz, Black Friday ospatu zen.
Geltokiei dagokienez, Zazpikaleak geltokian ibili da jende gehien 2024an, 8.229.158 bidaia zenbatetsita. Ondoren, Santimami (7,45 milioi bidaia baino gehiago eta gehien hazi da, 879.851 bidaia gehiagorekin), Abando (6.908.933) eta Moyua (6.799.368).
Gainera, Bolueta izan da ehunekotan gehien hazi den geltokia (% 15,2), bertan 1,4 milioi bidaiari izan diraeta. Horiez gain, geltokirik ibilienak Barakaldo (3.804.462) eta Gurutzeta (3.669.243) izan dira 2. linean, eta Areeta (3.570.544) eta Algorta (2.603.630), 1. linean.
Bestalde, gehien erabili den txartela Creditrans izan da, 2023an bezala. Erabilera proportzioa % 56,7koa izan da 2024an, eta termino absolutuetan gehien hazi da, 6.276 joan-etorri gehituta.
Termino erlatiboetan, berriz, abonamenduek izan dute hazkunderik handiena (Bidai, Gazte), bereziki Bidai Orok, % 28,6 egin baitu gora aurreko urtearekin alderatuta. Oro har, hileko tituluak txartel guztien % 27,5 izan dira. Erabilera txikiagoa izan dute Gizatrans tituluek (% 12,33) eta joanaldi txartelek (% 8,1).
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.