FUNTZIONARIOAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Noiz hasiko dira funtzionarioan % 0,5eko soldata igoera kobratzen?

Igoera atzeraeraginez egingo da, 2024ko urtarrilaren 1etik hasita.
Jendea kalean
Jendea kalean. Artxiboko argazkia: EITB Media

EAEn 160.000 langile publikoren soldatak igoko dira, Espainiako Gobernuak eta CCOO eta UGT sindikatuek % 0,5eko igoera adostu eta gero. Igoera atzeraeraginez egingo da, 2024ko urtarrilaren 1etik hasita.

Espainiako Gobernuak 2022-2024 aldirako soldata igoerak adostu zituen CCOO eta UGT sindikatuekin, eta, horren arabera, iaz soldatak % 2 igo ziren. Hala ere, akordio horrek soldatak bost hamarren gehiago igotzeko aukera jasotzen zuen, baldintza batzuk betez gero.

Zehazki, 2022tik 2024rako inflazio armonizatua % 8tik gorakoa izanez gero, soldatak puntu erdi haztea adostu zuten. Espainiako Estatistika Institutuak gaur kaleratutako datuen arabera, langa hori aise gainditu da, % 14,6koa izan baita.

Hortaz, azkenean, iazko soldata % 2,5 igoko da.

Eusko Jaurlaritzak EITBri azaldu dioenez, soldata igoera martxoko nominan ordaintzea espero dute, izapide guztiak egin eta gero. Izan ere, gaia Espainiako Gobernuaren Ministro Kontseilura eraman ehar da lehenengo, eta Gasteizko Gobernura, ondoren.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X