ELKARRIZKETA EUSKADI IRRATIAN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Itziar Agirre, Gipuzkoako Ogasun diputatua, zerga-erreforma proiektuaz: ''Talde guztiekin hitz egingo dugu''

itziar-agirre gipuzkoako ogasun diputatua
18:00 - 20:00
Itziar Agirre, Gipuzkoako Ogasun diputatua, zerga-erreforma proiektuaz: ''Talde guztiekin hitz egingo dugu''
Zerga-berrikuspenaren harira EH Bilduk egindako kritikei entzungor egin die Itziar Agirre Gipuzkoako Ogasun diputatuak. Foru gobernuak oposizioko talderen baten babesa behar du zerga-proiektua onartzeko, eta ez dio aterik itxi inori: "Talde guztiekin hitz egingo dugu".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eusko Jaurlaritzak "nolabaiteko erosotasuna" ikusten du osasun arloko negoziazioan, eta asistentzian izan dezakeen ondorioen beldur da

Alberto Martínez Osasun sailburuak egoerak paziente eta herritarrentzat sortzen dituen zailtasunez ohartarazi du, eta erantzukizun handiagoa eskatu die inplikatutako aldeei. Onartu du ez duela informaziorik eta ez dela parte hartzen abian dagoen negoziazioan, eta, ohartarazi duenez, egoera hori ziurgabetasuna eta zailtasunak sortzen ari da pazienteentzat eta asistentzia-sistemarentzat. Martinezek kezka hori helarazi du Lurralde arteko Kontseiluan, eta inplikatutako alderdien erantzukizuna eskatu du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X