Bizkaiko Ogasunak 9.409 milioi euro bildu zituen iaz, 2023an baino 1,9 milioi gutxiago
Bizkaiko Ogasunak 9.409 milioi euro bildu zituen iaz itundutako zergen bidez, 2023an baino 1,9 milioi gutxiago. Hala, 2024rako aurreikusitako aurrekontuaren (9.829,5 milioi euro) % 95,7 bete da.
Bizkaiko Foru Aldundiaren Ogasun eta Finantza Sailak zabaldu ditu gaur datuok, ohar bidez. Bertan zehaztu dutenez, iazko emaitzak "lurraldearen sendotasuna" agerian uzten du. "Zifra horiek Bizkaiko Lurralde Historikoak 2024an izan duen sendotasuna erakusten dute. Izan ere, 2024an zenbait turbulentzia garrantzitsu izan ditu lurraldeak, hala nola hidrokarburoen sektoreko BEZari lotutako iruzurra eta 1978a baino lehen mutualitate batean kotizatu zuten pertsonei itzuli zaien 400 milioi euro inguruko kopurua", azaldu du foru erakundeak.
Aldundiaren arabera, zerga-bilketaren 2024ko azken zifran jada deskontatu dituzte Ekarpenen Legean ezarritako doikuntzen ondorioz egindako ordainketak: guztira, 1.076,6 milioi euro. Honela banatu dira doikuntza horiek: 940,4 milioi ordaindu zaizkio Gipuzkoari, eta 136,2 milioi, Arabari.
2024an, zuzeneko zergen bidez 4.860,1 milioi euro bildu ziren, 2023an baino % 0,3 gutxiago, eta zeharkako zergen ondoriozko behin betiko bilketa 3.373,0 milioi eurokoa izan zen, hau da, aurreko urtean baino % 0,9 gehiago.
Bestalde, Espainiako Estatuarekiko doikuntzen ondorioz, 1.114,7 milioi bildu ziren, aurreko ekitaldian lortutakoa baino % 5,0 gehiago. BEZaren doikuntzak, orokorrean, % 3,2 egin zuen gora, eta zerga berezien ondoriozko ordainketak, berriz, behera egin zuen, % 6,6.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.