Euskadik alokairuko 1.128 etxebizitza babestu jarri ditu martxan 2024an, 2007tik izan duen daturik onena
Euskadik alokairuko 1.128 etxebizitza babestu jarri ditu martxan 2024an, 2007tik izan duen kopururik handiena, 1.381 merkaturatu baitzituzten orduan. Gainera, alokairuko etxebizitza babestuen ehunekoa hazi egin da, 2007an % 31 izatetik 2024an % 56 izatera igaro baita, eta Eusko Jaurlaritzak bultzatutako etxebizitzak eskuratzeko eredua sendotu egin da.
Etxebizitzaren Euskal Behatokiak argitaratutako txostenaren arabera, guztira, 2.005 etxebizitza babestu hasi dituzte 2024an, alokairua eta erosketa uztartuz, eta horrek indartu egiten du Euskadik esparru horretan Estatuaren barruan duen lidergoa. 2023an, Espainian hasitako etxebizitza babestuen % 15,9 izan zen Euskadin, biztanleen % 4,6 bakarrik izan arren. 1.000 biztanleko hasitako etxebizitza babestuen ratioa 0,89koa izan zen, Estatuko 0,26ko batez bestekoaren gainetik.
Denis Itxaso Etxebizitza sailburuaren hitzetan, datu itxaropentsuak dira, baina etxebizitzen merkatuko tentsioa arintzeko neurriak bultzatzen jarraitu behar dela azpimarratu du.
Itxasoren arabera, Euskadik bikoiztu egin du azken 16 urteetan alokairuan hasitako etxebizitzen batezbestekoa, eta horrek erakusten du baliabideak bideratzen direnean eta erreformak ezartzen direnean etxebizitzaren arazoari modu eraginkorrean aurre egin ahal zaiola.
Gainera, 2024an babestutako 1.956 etxebizitza amaitu ziren, horietatik 533 alokairurako, hamarkada batean izandako kopururik onena. Hala ere, amaitutako etxebizitzen kopurua hasitakoena baino txikiagoa da oraindik, eta horrek erakusten du Eusko Jaurlaritzak arrazoizko etxebizitzen ekoizpena bizkortzeko konpromisoa hartu duela.
Bultzada horrekin, Euskadik aurrera egin du Gobernu Programaren barruan babestutako 7.000 etxebizitza lortzeko helburua, eta Espainiako Estatuan erreferente gisa finkatu da etxebizitza-politiketan.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.