Industria fakturazioa % 5 jaitsi zen iaz Euskadin
Industria fakturazioak batez beste % 5 egin zuen behera iaz Euskadin, 2023ko datuekin alderatuta. Espainiako Estatuan jaitsiera handiena izan zuen erkidegoa izan zen.
Estatistika Institutu Nazionalak eman ditu datuok gaur, ostiralarekin. Iazko emaitzak ez ezik, sektore horretako abenduko datuak ere eman ditu ezagutzera.
Urte osoko datuak kontuan hartuta, industriak % 0,4 igo zuen fakturazioa Espainiako Estatuan, 2023ko datuekin erkatuta.
Hain zuzen ere, 13 erkidegotan egin zuen gora negozio-bolumena, eta lau erkidegotan egin zuen behera, tartean Euskadin (% 5) eta Nafarroan (% 1,6).
Abenduko datuei dagokienez, Euskadin % 1,6 egin zuen behera fakturazioak, eta Nafarroan, % 6. Estatuan, aldiz, % 6,8 egin zuen gora, apiriletik izandako gorakada handiena.
Zure interesekoa izan daiteke
ELA eta LAB, etxebizitzaren aldeko greba orokorrerako bidean
LAB etxebizitzaren inguruko greba orokorraren alde agertu da, eta beste sindikatuekin batera prestatzen ari dela esan du
Ekonomia % 2,2 haziko da Euskadin aurten eta % 1,9 datorren urtean
Argindarraren prezioa 200 euro/MWh-tik gorakoa izango da asteartean, 2022tik lehen aldiz
CC. OO.k eta UGTk greba orokorra deitu dute udazkenerako