ERRENTA-AITORPENA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Errenta-kanpaina apirilaren 10ean hasiko da Bizkaian

Ekainaren 30era arte egin ahalko dute zergadunek errenta-aitorpena Bizkaian. Hiru bide izango dituzte horretarako: aurrez aurrekoa, telefono bidezkoa eta online.
Itxaso Berrojalbiz Ogasun diputatua, gaur, errenta kanpainaren aurkezpenean
Berrojalbiz Ogasun diputatua, gaur, errenta kanpainaren aurkezpenean. Argazkia: Bizkaiko Aldundia

2024ko errenta-kanpaina apirilaren 10ean hasi eta ekainaren 30ean amaituko da Bizkaian.

Bi hilabete eta erdiko tarte horretan, zergadunek hiru bide izango dituzte errenta-aitorpena egiteko: aurrez aurrekoa, telefono bidezlpa (946 083 000) eta online (bizkaia.eus/eu/errenta-bizkaia).

Bizkaiko Foru Aldundiak gaur goizean jakinarazi duenez, apirilaren 10ean hasiko da gutunak bidaltzen, eta, egun horretatik aurrera, zergadunek errenta-aitorpenaren zirriborroak eskuragarri izango dituzte Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan.

Zirriborroa jasotzen dutenek, behar izanez gero, osatu besterik ez dute egin beharko.

Aurretiazko hitzordua eskatzeko epea apirilaren 8an zabalduko da eta Bizkaiko Foru Aldundiaren errentarako web-atarian edo telefonoz (94 406 66 00) egin ahalko da.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X