Zer-nolako eragina izango dute Trumpen muga-zergek Euskadin eta Nafarroan?
Donald Trumpen administrazioaren muga-zergek eragin nabarmena izango dute euskal ekonomian.
Euskadik urtero 2.000 milioi euroko balioko produktuak esportatzen ditu Estatu Batuetara, kanpora egiten dituen salmenten % 6,4. Muga-zerga berriekin, Eusko Jaurlaritzaren lehen kalkuluen arabera, 400 milioi euro baino gehiagoko gainkostua izango dute horrelako produktuak ekoizten dituzten enpresek.
Sektore kaltetuenen artean daude automobilgintza, makina-erreminta, elikagaien industria (bereziki ardoa eta txakolina) eta altzairua. Azken horrek dagoeneko jasan ditu Asiako herrialdeei ezarritako tasek eragindakoak, eta orain % 25eko muga-zerga izango du AEBra egiten dituen esportazioetan.
Automobilgintzan izandako eragina nabarmena da: 2023an, Euskadik 61,1 milioi euroko balioa zuten ibilgailuak eta osagaiak esportatu zituen Estatu Batuetako merkatura. Elikaduran, kolpe gogorrari egin beharko dio aurre EAEko ardoak, AEB baita diru-sarreretan lehen helmuga eta bolumenean bigarrena, 36,4 milioi eurotan baloratutako esportazioekin.
Guztira, EAEko 1.040 enpresak esportatzen dute Ameriketako Estatu Batuetara, horietako asko industria eta aeronautika sektorekoak, esportazioetan pisu handia dutenak.
Muga-zergek sortutako ziurgabetasunak presioa gehitzen dio euskal ekonomiari eta, beraz, alternatibak bilatu beharko ditu edo onartu beharko du Atlantikoaz gaindiko salmentetan kostuak handituko direla.
Nafarroan, aldiz, Trumpen muga-zergek esportazioen % 3,63etan izango dute eragina. Iaz, Foru Erkidegoko enpresek 367,48 milioi euroko salmentak egin zituzten herrialde hartan.
Salmenta handienak sektore hauetan egin zituen Nafarroak: galdarak, makinak eta gailu mekanikoak (98,2 milioi euro); gailu elektrikoak eta ikus-entzunezko materialak (48,5 milioi); barazkiak (39,7 milioi); burdin eta altzairu galdaketa (22,2 milioi); eta ibilgailuetarako osagarriak (19,6 millones).
Dena dela, Trumpen zergek ez dute eraginik izango Volkswagenen, hots, erkidegoko enpresa pribatu handienean, Landabenen ekoizten dituzten modeloak (Taigo eta T-Cross) ez daudelako salgai AEBn.
Zure interesekoa izan daiteke
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.
BBVAk 6.051 milioi irabazi ditu ekainera arte, iaz baino % 11 gehiago, diru-sarrera errepikariek eta kredituen igoerak bultzatuta
Erakundeak akzioak berrerosteko ezohiko programa berri bat iragarri du, 2.000 milioi eurokoa. Lehenengo tartea, 1.000 milioikoa, abuztuaren 5ean hasiko da.
Urte arteko KPIa % 3,5eraino igo da uztailean Espainian, erregaien eta argindarraren igoeragatik
Azpiko inflazioa (energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena) hamarren bat igo da uztailean, % 3raino.