Espainiako Estatua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aurrerantzean ezingo da dei komertzialik egin sakelako telefonoen bidez

Espainiako Estatuan indarrean sartu da hori agintzen duen araua. Telefono bidezko iruzurrei aurre egiteko neurrietako bat da.
Spam deia. Argazkia: EITB Media
Spam deia. Argazkia: EITB Media

Gaur, ekainak 7, indarrean sartu da dei komertzialak sakelako telefonotik egiteko debekua, Espainiako Gobernuak telefono bidezko iruzurrei aurre egiteko egitasmoaren baitan jasotako neurrietako bat.

Eraldaketa Digitalerako eta Funtzio Publikoko Ministerioaren TDF/149/2025 arauan jasotako neurriarekin "piraten" iruzurrak galarazi nahi dituzte. Espainiako zenbakiak erabiliz eta nortasunak faltsutuz erabiltzaileen informazio konfidentziala (bankuko datuak, etab.) lortzen saiatzen diren iruzurgileei atea itxi nahi diete horrela.

Dei komertzialak egiteko 800 eta 900 zenbakiak jarri dituzte erabilgarri, biak doakoak, eta orain arte deiak jasotzeko bakarrik baziren ere, aurrerantzean deiak egiteko ere balioko dute.

Horrela, horretarako espresuki prestatutako zenbakietatik (Telefonicaren 1004, adibidez), numerazio geografikotik edo aipatu 800 eta 900 zenbakietatik egin ahal izango dira dei komertzialak. 

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Dependentziarako laguntzak finantzatzeko akordioa lortzeko Kontzertu Ekonomikoaren garrantzia azpimarratu du D'Anjouk

Noel d'Anjou Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza sailburuak Euskadi Irratian adierazi duenez, Euskadiren kasuan dependentziarako laguntzen % 50 Estatuak finantziatuko ditu, Kontzertu Ekonomikoaren baitan lortutako akordioari esker. Prozesua "zaila eta oso teknikoa" izan dela adierazi du, baina azkenean lortu egin dela nabarmendu du. Menpekotasunaren konpetentzia Foru Aldundiena dela gogorarazi du, eta, horrez gain, iragarri du urrian Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak egingo duen bileran erabakiko dutela nola banatu Madrildik etorriko den finantzazioa.

noel d'anjou
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Urtean 250 milioi euro gehiago emango dizkio Espainiako Gobernuak EAEri, mendekotasun arreta finantzatzeko

Kontzertu Ekonomikoaren gaineko Batzorde Mistoak, aho batez, onartu egin du EAEko Autonomiaren Aldeko eta Mendekotasunari Arreta Eskaintzeko Sistemaren finantzaketa osagarriari buruzko akordioa. Horren arabera, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan erakunde publikoek mendekotasun sistemara bideratutako gastuen % 50 Estatuak ordainduko ditu datorren urteko urtarrilaren 1etik aurrera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X