Euskadiko Industria Plan berriak 15.900 milioi mobilizatu nahi ditu, kalitatezko enplegua sortzeko asmoz
Euskal industria bultzatzeko baliabide publiko-pribatuak % 50 haziko dira, baina laguntza programak erdira murriztuko dira. Euskadiren historiako "apusturik handiena" dela azpimarratu du Imanol Pradales lehendakariak. Era berean, "bustitzeko", "erabaki ausartak" hartzeko eta industria defendatzetik erasora pasatzeko deia egin du.
Euskadiko Industria Plan berriaren baitan, 3.900 milioi euro inbertituko ditu Eusko Jaurlaritzak legegintzaldi honetan. Hori bakarrik ez, sektore pribatutik 12.000 milioi euro lortu nahi ditu. Hortaz, guztira 15.900 milioi euro mobilizatzea aurreikusten du.
Gauzak horrela, euskal industria bultzatzeko baliabide publiko-pribatuak % 50 haziko dira, baina laguntza programak erdira murriztuko dira. Programa gutxiago izango dira, baina horietako bakoitzera diru gehiago bideratuko da. Eusko Jaurlaritzak 2030 urtera arte prestatu duen Industria Plana aurkeztu du, gaur goizean, Mungian, eta bertan izan dira, besteak beste, Imanol Pradales lehendakaria eta Mikel Jauregi Industria Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburua.
Jauregiren arabera, Industria Planaren helburu nagusia etorkizuneko belaunaldientzat kalitatezko lanpostuak sortzeko oinarriak ezartzea da: enplegu egonkorra eta ondo ordaindua.
Imanol Pradales lehendakariak Euskadik inoiz egin duen "apusturik handiena" dela azpimarratu du, eta "bustitzeko", "erabaki ausartak" hartzeko eta industria defendatzetik erasora pasatzeko deia egin du.
Industria Planak hiru ardatz nagusi ditu: industria gehiago, industria hobea eta emisio gutxiago sortuko duena. Halaber, deskarbonizazioari dagokionez, inbertsioak egiteko denbora % 30 murriztu nahi du Eusko Jaurlaritzak.
Halaber, 20 proiektu eraldatzaile garatzea aurreikusten du Industria Planak. Horien lidergoa, neurri berean, publikoaren eta pribatuaren artean banatuko da.
Sektore estrategikoak eta proiektu eraldatzaileak
Industria Plan berriak gaur egun suspertzaile diren sektore estrategikoen aldeko apustua egiten du, hala nola automobilgintzan, mugikortasun jasangarrian, ekoizpen aurreratuan eta metalurgian. Horrez gain, etorkizuneko sektore potentzialetan inbertitzea lehenetsi nahi du.
Eusko Jaurlaritzaren 15 lehentasunen artean daude, besteak beste, enpresak bertan errotzea, atzerriko inbertsioak erakartzea, talentu berria garatzea, emakumeak industriara erakartzea eta, deskarbonizazioa, enpresa txiki eta ertainen tamaina handitzea eta adimen artifiziala bultzatzea.
Euskadiko Industria Plan berria Eusko Jaurlaritzak garatu du erakunde publikoen, Europako Batzordearen eta industria klusterren, enpresa elkarteen eta enpresa erreferenteen laguntzarekin. Hemendik aurrera, gizarte, enpresa eta ekonomia alorreko eragileen ekarpenak jasoko dira. Gobernu kontseiluak Industria Plana uda ostean onartu nahi du, eta ondoren Eusko Legebiltzarrera eraman.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.