LAN-GATAZKA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Villavesetako langileek greba mugagabea hasi dute sanferminen atarian

Lehen greba egunaren jarraipena erabatekoa izaten ari da eta gutxieneko zerbitzuak ere betetzen ari dira. Atzo egindako bozketan, langile gehienek grebari eustea babestu zuten, TCC enpresak mahai gainean jarritako azken proposamena atzera botata. Sindikatuak negoziatzen jarraitzeko prest agertu dira, baina enpresak esana du lanuztea martxan dagoen bitartean ez dela hitz egitera eseriko. 

villavesa protesta iruñea pamplona
Villavesetako langileen protesta. Artxiboko irudia.

Sanfermin jaiak abiatzeko bost egun falta direla, Iruñeko eta Iruñerriko garraio-zerbitzu publikoa —villavesa izenez ezagunak— kudeatzen duen Transports Ciutat Comtal (TCC) enpresako langileek greba mugagabea abiatu dute. Atzoko bozketan, atzera bota zuten zuzendaritzaren azken proposamena eta iragarritako lanuzteari eustea erabaki zuten. 

Lehen greba eguna erabateko jarraipena izaten ari da, eta ezarritako gutxieneko zerbitzuak ere betetzen ari dira enpresa batzordeko iturriek adierazi dutenez. Halaber, eguna “aurreikusi bezala” doala eta erabiltzaileek egoera ulertzen dutela nabarmendu dute langileen ordezkariek. 

Berez, atzo zen hastekoa greba, baina erreferenduma zela eta, egun bat atzeratu zuten. Lan-baldintza hobeen alde, orain hilabete batzuk hasi ziren mobilizatzen villavesetako langileak. Langileen batzordeak jakinarazi duenez, orotara 412 langilek bozkatu dute, eta horietatik 264 agertu dira mobilizatzen jarraitzearen alde; 148, berriz, aurka. 

Gauzak horrela, 00:00an abiatu dute greba mugagabea. 

Festen atarian, sindikatuek uste dute badagoela tartea gatazka bideratzeko eta negoziatzen jarraitzeko prest agertu dira. Bere aldetik, enpresak esana du ez dela hitz egitera eseriko, greba martxan den bitartean. 

ZERBITZU MINIMOAK

Greba deialdia dela eta, Iruñerriko Mankomunitateak ezarritako zerbitzu minimoak honakoak dira:

  • Sanferminetan (uztailaren 6tik 14ra): zerbitzuen % 70 egun osoan.
  • Sanferminen atariko egunetan (uztailaren 2tik 4ra): zerbitzuen % 60, puntako orduetan (6:30-09:30, 13:00-15:30 eta 17:00-20:30).  Zerbitzuen % 40, gainerako orduetan (09:30-13:00, 15:30-17:00 eta 20:30-22:30).
  •  Uztailak 5: zerbitzuen % 60, egun osoan.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X