Estatuak 75 milioi bideratuko ditu Talgon, eta % 7,8ko partaidetzarekin egingo da, SEPIren bitartez
Kapitala indartzeak bidea erraztuko du Jainaga buru duen konpainiak Talgoren % 29,77 eskuratzeko. Hala, Sidenor izango litzateke akziodun nagusia.
Industria Partaidetzarako Estatuko Sozietatea (SEPI, gaztelaniaz) Talgoren kapitalean sartuko da kapital-handitze baten bidez, kapitalaren % 7,8 (45 milioi euro) kontrolatzera eramango duena, eta, gainera, 30 milioi euroko zor-jaulkipena harpidetuko du; beraz, 75 milioikoa izango da ekarpena.
Talgok Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari (CNMV) jakinarazi dio SEPIri bi tresna horien bidez birkapitalizazioan sartzeko "gonbidapena" egin diola: 10,58 milioi akzio erostea (4,20 euro titulu bakoitzeko), zabalkundea ixtean kapitalaren % 7,87 kontrolatzea ahalbidetuko diotenak, eta 30 milioi euroko zor-jaulkipenaren harpidetza.
Horrez gain, Talgok beste jaulkipen bat egingo du 75 milioiren truke, eta honako inbertitzaileek sinatuko dute: Ekarpen (Eusko Jaurlaritza, Kutxabank, hiru foru aldundiak eta Mondragon); Clerbil taldea, Jose Antonio Jainaga Sidenorreko presidentearena; eta BBK eta Vital kutxen fundazioak.
Aurrena, ordea, Espainiako Ministroen Kontseiluan onartu beharko da, ziurrenik, uztailaren 29an. Talgoren akziodunen ezohiko batzarrak aldaketa horiek ere onartu behar ditu, konpainia 150 milioi eurorekin birkapitalizatzeko aukera ematen baitute. Fabrikatzailearen banku hartzekodunak baldintza hori eskatzen du, 400 milioi eurotik gorako zorra metatzen baitu.
Sidenor, urrats bat gertuago
Kapitala indartzeak bidea erraztuko dio Jainaga buru duen konpainiari, Talgoren % 29,77 erosteko, gaur egun Pegaso sozietate instrumentalaren esku dagoena (Trilantic funtsa eta Oriol familia).
Euskal partzuergoak tituluak akzioko 4,15 eurotan erostea eskaintzen du (SEPIren prezioa baino bost zentimo gutxiago), eta horri beste 0,65 euro gehituko litzaizkioke, 2027an eta 2028an zenbait finantza-helburu betetzeari lotuta.
Akzio-aldaketa horren ondoren, Sidenor izango litzateke akziodun nagusia (ia % 29,8), Pegasok % 7,5 baino zertxobait gehiago mantenduko luke, eta Torrealek (Abello familiakoa eta hasieran Pegason sindikatua), % 5. Kapitalaren % 53,2k Burtsan kotizatzen du.
Erosketa, zeinaren aurreakordioa joan den otsailaren 14an itxi zen, etenda zegoen, Talgoren banku hartzekodunak eskatutako birkapitalizazioaren zain, eta orain zehaztu da.
Talgoren finantziazioaren desblokeoa Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea eta Imanol Pradales lehendakaria Madrilen bildu eta astebetera gertatu da.
Zure interesekoa izan daiteke
Medikuek bigarren greba astea hasi dute, estatutu propioa eskatzeko
Horien ordezkarien arabera, otsailean lanuzteak izan zirenetik "ez da harreman formalik izan" greba batzordearen eta Espainiako Osasun Ministerioaren artean.
EAEko medikuek beren aldarrikapenei "egitateekin" erantzuteko eskatu dute
Medikuntzako ehunka profesionalek euren aldarrikapenei "egitateekin" erantzuteko eskatu dute astelehen honetan, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuetan egindako manifestazioetan, eta "kosta ahala kosta" helburuak lortuko dituztela ziur agertu dira.
Tubos Reunidosek lan-erregulazioko espedientean aurreikusitako 301 borondatezko kaleratzeak lortu ditu
Enpresak gaur, astelehena, 15:00ak arteko epea eman zuen beharginek borondatez lana uzteko. Azpimarratu du helburu hori beharrezko urratsa zela bideragarritasun-plana lortzeko.
Greba mugagabea hasi dute Tubos Reunidosek Amurrion duen lantegian, jarraipen osoarekin
Langile talde batek piketea egin du lantegiaren atarian. Sindikatuen arabera, grebaren jarraipena erabatekoa izaten ari da, eta soilik zerbitzu minimoetako beharginak joan dira lanera.
Astearteko greba orokorrerako ezarritako gutxieneko zerbitzuak Hego Euskal Herrian
Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak funtsezko eremuetan, hala nola, osasunean, hezkuntza edo larrialdietan, bete beharreko gutxieneko zerbitzuak finkatu dituzte. Honako hauek dira bermatuko direnak.
Energia sektorerako eta mozkin handiko enpresentzako zergak proposatu ditu EH Bilduk
Nerea Kortajarena EH Bilduren Programa zuzendariak azaldu duenez, aberastasuna "banatzeko" neurri-sorta proposatu dio koalizioak Espainiako Gobernuari, "gerraren ondorioak familiek ordain ez ditzaten".
Errenta kanpaina apirilaren 15ean hasiko da Bizkaian
Bizkaiko zergadunek ekainaren 30era arteko epea izango dute errenta aitorpena egiteko, eta hiru bide izango dituzte horretarako: aurrez aurre, telefonoz eta online. Gainera, aurten, 20.000 eurora igo da errenta aitorpena derrigor aurkezteko errenta-zenbatekoa.
Arabako errenta-kanpaina apirilaren 7tik ekainaren 25era izango da
Zergadunek "Rentafacil" modalitatean egindako proposamena onartu ahal izango dute egoitza elektronikoan, apirilaren 7tik ekainaren 17ra bitartean. Halaber, "Rentared" Arabako Ogasunaren Laguntza Programaren bidez egindako aitorpenak ere apirilaren 7tik aurrera aurkeztu ahal izango dira.
Gizartea greba orokorraren aldarriarekin "bat" datorrela eta langileen babesa duela adierazi du Mitxel Lakuntzak
Mitxel Lakuntza ELAren idazkari nagusiak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan azaldu duenez, sindikatuek grebara jotzeko premia izan dute Eusko Legebiltzarrak legegintzarako herri-ekimena geldiarazi duelako eta Confebask patronalak negoziaziori uko egin diolako. Halaber, Nafarroan gutxieneko soldata propioa negoziatzeko aukera egon daitekeela uste du Lakuntzak.
Brent upelaren prezioak 105 dolarren langa gainditu du
Iranen aurka AEBk eta Israelek egindako erasoaren aurretik, petrolio upelak 72 dolar balio zuen. Gainera, gas naturalaren prezioa % 2 baino gehiago igo da, eta megawatt orduko 52 eurotik gorakoa da jada. Aliatuek Ormuzko itsasartea berriz irekitzen laguntzen ez badute, NATOk "etorkizun makurra" izango duela ohartarazi du AEBko presidenteak.