Etxebizitzen salerosketa-kopurua % 29 igo zen ekainean Euskadin
2.314 da eragiketen zenbatekoa. Interes-tasek behera egin dute, eta horrek finantzaketa merkatzea eragin du.
Etxebizitzen salerosketa-kopurua % 29,2 hazi zen ekainean Euskadin, aurreko urteko hilabete beraren aldean. Guztira 2.314 eragiketa egin ziren, Espainiako Estatistika Institutuak astearte honetan argitaratutako datuen arabera.
Eragiketa horiek Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan izan duten hazkundea autonomia-erkidego guztietan laugarren altuena izan da, Estatuko batezbestekoa % 17,9 izan baita. Interes-tasak jaitsi dira, eta horrek finantzaketa merkatzea ekarri du.
Egindako etxebizitza-transakzio guztietatik, erabilitako etxebizitzenak dira ugarienak: 1.929 salerosketa. Etxebizitza berrien salerosketari dagokion zenbatekoa 385 da. Gehienak merkatu librean erosi ziren, zehazki 2.035, babestutako 279 etxebizitzekin alderatuta.
Ekainean Euskadi osoan saldutako 2.314 etxebizitzez gain, hainbat titulartasun-aldaketak egin ziren: 976 oinordetzan hartu ziren, 53 dohaintzan, 7 trukatu egin ziren eta gainerako 565etan beste arrazoi batzuengatik aldatu zen jabea.
Zure interesekoa izan daiteke
Anthropic Burtsara aterako da gaur eta historiako burtsaratze handiena izango da: 85.670 milioi eurotik gora
LABek bertan behera utzi ditu Nafarroako ikuskizunen sektoreko bi greba egunak, negoziazioari berriro ekin ondoren
Gabonetako erosketen ondorioz, abenduan ohi baino % 23 gehiago gastatuko dute familiek
Itoiztik Erriberara: 354 milioi euro Nafarroako ubidearen proiekturako
Espainiako Gobernuak soldaten sekretuarekin amaitu du
Eusko Jaurlaritzak aurrekontuen negoziazioa amaitutzat eman du, oposizioarekin akordiorik lortu gabe
Aurtengo iraila azken hamar urteetako onena izan da esportazioei dagokienez, Jaurlaritzaren arabera
Adifen arabera, grebak % 6,04ko eragina izan du Euskadin goizeko txandan, eta % 15,56koa gauekoan