SUTE ARRISKUA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Debekatu egin dituzte zenbait nekazaritzako lan Nafarroan, sua dela eta

Nafarroako lurralde osoan debekatuta egongo da lurzoru urbanizaezinean nekazaritzako, basogintzako eta beste edozein motatako jarduerak egitea, baldin eta sua, makinak edo ekipoak erabiltzen badituzte eta horien funtzionamenduak baso-suteak eragin baditzake leherketen, txinparten edo deskarga elektrikoen bidez.

Uzta biltzeko makina bat, Nafarroan. Artxiboko argazkia: EFE

Nafarroako Gobernuak, Amparo Lopez Antelo Barne, Funtzio Publiko eta Justiziako kontseilariaren bitartez, baso-suteen arriskua prebenitzeko irizpideak eta jarraibideak biltzen dituen foru agindua onartu du.

Agindua onartu egin da hurrengo egunetarako aurreikusita dagoen egoera klimatologikoak eta asteazken honetan Izarbeibar inguruan piztu den suteak bultzatuta. Suaren ondorioz, Nafarroako Foru Erkidegoko Baso Suteen Larrialdietarako Babes Zibileko Egitasmo Berezia martxan jarri dute, 2. mailan.

Foru aginduak aldi baterako debekatzen du, Nafarroako lurralde osoan, lurzoru urbanizaezinean nekazaritzako, basogintzako eta beste edozein motatako jarduerak egitea, baldin eta sua, makinak edo ekipoak erabiltzen badituzte eta horien funtzionamenduak baso-suteak sor baditzake leherketen, txinparten edo deskarga elektrikoen bidez.

Larrialdi, Prebentzio eta Babes Zibileko Zerbitzuak egindako txostenaren arabera, hurrengo egunotarako iragarri den eguraldiak aparteko neurriak hartzea eskatzen du, sute gehiago sortzea eragin dezaketen albait lan gutxien egin daitzen.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 20/03/2026.- Representantes del comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio han comparecido este viernes en una rueda de prensa en Bilbao después de que concluyera sin acuerdo el período de consultas del Expediente de Regulación de Empleo y de que la empresa anunciara que ya ha logrado las 301 salidas previstas con trabajadores que han pedido adscribirse voluntariamente al ERE. EFE/Javier Zorrilla
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin

Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X