TURISMOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Turista eta ostatu-gau gehiago uztailean, EAEko hoteletan

Aurtengo uztailean, mundu zabaleko hainbat herritako bisitarien kopuruak gora egin du, eta Espainiako Estatutik etorritakoen kopuruak, ordea, behera. Bestalde, 2025eko lehen zazpi hilabeteetan, sarreren eta ostatu-gauen kopuruak handitu dira, % 4,0  eta % 4,8, hurrenez hurren. 

turismo turista bilbao efe

Turistak, Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE

Euskal Autonomia Erkidegoko hoteletako sarrera-kopurua % 1,5 hazi da aurtengo uztailean, eta gaualdiak % 2,3, iazko hilabete bereko datuekin alderatuta, Eustat Euskal Estatistika Erakundeak ostegun honetan zabaldutako datuen arabera.

Zehazki, hoteletako sarrerak 392.794  izan dira uztailean, eta gaualdiak, 837.143.

Mundu zabaleko turista-kopuruak gora egin du, eta Espainiako Estatutik iaz baino turista gutxiago etorri dira. 

Lurraldez lurraldeko datuei erreparatuta, Araban, 50.634 sarrera eta 110.164 ostatu-gau erregistratu dira, hau da, aurreko urtean baino % 8,6 eta % 2,1 gutxiago, hurrenez hurren.

Bizkaian, guztira, 182.820 sarrera eta 360.833 ostatu-gau izan dira, % 5,2 eta % 3,2 gehiago.  

Gipuzkoan 159.340 sarrera zenbatu dira 2025eko uztailean, hau da, 2024ko uztailean baino % 0,9 gehiago, eta 336.146 ostatu-gau, aurreko urteko hilabete berean baino % 2,8 gehiago.

Hiriburuei dagokienez, sarreren kopuruak % 7,7ko igoera izan du Bilbon aurreko urteko uztailarekin alderatuta, eta Donostian % 1,6ko jaitsiera izan du, eta Gasteizen, % 11,9koa. Ostatu-gauen kasuan, Gasteizen % 3,7 jaitsi dira eta Bilbon, berriz, % 5,5 igo dira, eta Donostian, % 0,1.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X