Zuhurtzia eta itxaropena Balenciaga ontziolaren erosketaren aurrean
Zumaiako ontziola itxieratik salbatzear egon liteke Arabiar Emirerri Batuetako talde batek erosteko interesa agertu ostean. Albiste horren aurrean, Enpresa Batzordea eta Eusko Jaurlaritzako Industria sailburua baikor agertu dira. Hala ere, tentuz ibiltzeko eskatu dute, erosketa oraindik ez baitago itxita. Zumaian ere poza eta esperantza zabaldu ditu berriak.
Astilleros Balenciagako Enpresa Batzordea eta Eusko Jaurlaritza baikor dira epaileak Abu Dhabi Ports eta Premier Marine enpresei Balenciaga ontziola erosteko baimena eman ostean. Hala ere, zuhurtasunez jokatzeko eskatu dute, akordioa oraindik ez baitago ofizialki itxita.
Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuak positibotzat jo du albistea, Abu Dhabi Portsek Jaurlaritzaren "irizpideak betetzen dituelako". Gainera, sailburuak azpimarratu du taldea "inbertitzaile sendoa" dela, eta kudeaketa ahalmen kontrastatua duela.
Hala ere, Jauregik zuhurtzia eta lasaitasuna eskatu ditu iragarpenaren aurrean: "Espero dezagun datorren astearen hasieran jakitea inbertsio berri honek ditugun beharrak nola islatzen dituen, eta horrela baieztatu ahalko dugu zenbat potentzia emango zaion Euskadiri industriako eta etorkizuneko beharrei aurre egiteko".
Ildo beretik hitz egin du David Tejera Balenciagako Enpresa Batzordeko presidenteak ere. Horren esanetan, langileek nahiago dute tentuz ibili, nahiz eta albiste ona izan.
Zumaian ere poza eta itxaropena dira nagusi, nahiz eta langileak zein alkatea tentuz dabiltzan. Dagoeneko bukatu zaie aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientea, eta gaur-gaurkoz langabezian daude beharginak, zuzendaritzarekin biltzeko zain. Horregatik, akordioa sinatu arte, ez dute adierazpenik egingo.
Erosketak (gauzatuz gero) Gipuzkoako ontziola zaharrenaren jarduera eta enplegua bermatuko ditu, eta enpresako 71 lanpostuak ziurtatuko dira.
Bi inbertitzailek erakutsi dute ontziola erosteko interesa: Espainiako estatuko bat eta atzerriko beste bat. Azkenik, baina, Arabiar Emirerri Batuetako taldea izango omen da enpresa erosiko duena, 11,2 milioi euroren truke.
Zure interesekoa izan daiteke
Inoizko mahats bilketarik goiztiarrena egin dute Arabako Errioxan, klima aldaketak eraginda
Tenperatura altuak izan dira eta ez du ia euririk egin. Horren ondorioz, apenas egon da onddoek eragindako gaixotasunik, eta mahatsaren kalitatea "bikaina" da. Ifrentzuan, baldintza meteorologikoek alkohol graduazioa igoarazi dute; "upategian konpentsatu beharko dute hori", azaldu dute.
Bateriekin izandako intzidentzia batek auto elektrikoen ekoizpena geldiarazi du Nafarroako Volkswagenen
Hornitzaileak arazoa konpondu du eta normaltasunez ekoizten ari da; hortaz, Nafarroako Volkswagenek jarduerari "berehala" ekitea espero du.
CCOOk Pradalesi hainbat eskumenen aurrean dituen "zuhurtziak" azaldu dizkio, langile askori eragiten dietelako
CCOO Euskadiko idazkari nagusi Santiago Martinezek Gernikako Estatutua oso-osorik betetzearen alde egin du lehendakariaren aurrean, baina "zuhurtzia" agertu du eskumen-transferentzia batzuen aurrean, hala nola FOGASAren edo pentsioen ingurukoen aurrean; izan ere, langile askori eragiten diete, eta, azpimarratu duenez, "ondo egin behar dira".
UGTk enpresen irabaziak soldatetara bideratzeko eskatu dio Pradalesi
UGT Euskadiko batzorde kudeatzaileko presidente Jose Manuel «Tximi» Lopezek enpresa handien irabaziak langileen soldatetan islatu behar direla defendatu du Imanol Pradales lehendakariaren aurrean, eta Eusko Jaurlaritzari eskatu dio bitartekari lanak egin ditzala euskal patronala hitzarmenen bidezko gutxieneko soldata interprofesionala negoziatzera esertzeko.
Ondarroako arraste flota: "Gasolioaren prezioarekin itsasora irteteak diru galera dakar"
Gasolio profesionala % 227 garestitu da otsailetik, eta Ondarroako Alturako Arrantza Ekoizleen Elkarteak salatu duenez, igoera hori arrantzaleek asumitu behar dute, handizkariak finkatzen duelako arrainaren erosketa-prezioa.
Gazteentzako hipotekak: zer hartu kontuan sinatu aurretik eta zer dira Gazteaval laguntzak?
EKA kontsumitzaileen elkarteak gutxienez hiru edo lau banketxeren eskaintzak alderatzea, presarik ez izatea eta Urteko Tasa Baliokideari, lotutako produktuei eta benetako ordainketa-ahalmenari erreparatzea gomendatzen du. Gazteaval programari esker, gainera, zenbait kasutan etxebizitzaren balioaren % 80tik gorako finantzaketa lor daiteke.
Bizkaiko Foru Aldundiak arau fiskal berriaren proiektua onartu du, EAJren botoekin eta PSE-EEren abstentzioarekin
Foru erakundearen arabera, EAJk eta PSE-EEk "gutxieneko akordioa" lortu dute, eta testua Batzar Nagusietara bidaliko dute, Legebiltzarrean izapidetzen hasteko.
Hipotekak 600 euro baino gehiago garestituko dira urtean, maileguan hartutako 100.000 euro bakoitzeko
ASUFINen arabera, euriborra % 3,2an kokatuko da irailean, eta tasa aldakorreko hipotekak garestituko ditu.
EBZk tasak % 2,5era igo ditu eta inflazioak epe luzean altu jarraituko duela ohartarazi du
Erakundeak hiru tasa ofizialak 25 oinarri-puntutan igo ditu, urteko bigarren igoeran, prezioen gorakadaren ondorioz.
"Eusko Jaurlaritzak ez du Osakidetzaren kolektibo guztien egoera hobetzeko borondaterik"
SATSE, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek bost greba egun iragarri dituzte urritik abendura bitartean, Osakidetzako kolektibo guztientzako lan-baldintza hobeak eta "benetako edukiak dituen benetako negoziazioa" aldarrikatzeko.