Zenbateko potentzia elektrikoa behar du Euskadik?
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak 6.000 MW gehiago eskatu ditu bere sarean, helburu industrialak eta deskarbonizazioa betetzeko.
Eusko Jaurlaritzak ohartarazi du sare elektrikoaren ahalmena ez dela nahikoa industriaren eta ingurumenaren erronkei aurre egiteko. Jaurlaritzaren kalkuluen arabera, 6.000 megawatio (MW) gehiago behar dira deskarbonizazioan beharrezko inbertsioak egiteko eta gaur egun "konexiorik gabe" dauden proiektu industrialak erakartzeko.
Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) argitaratutako eta Eusko Jaurlaritzak jasotako datu ofizialen arabera, igoera horrek % 50 handituko luke Euskadiko elektrizitate-horniduraren gaitasuna: gaur egungo 12.000 MW-etik 18.000 MW ingurura.
Era berean, Gobernuak adierazi du Euskadin 117 enpresa daudela behar duten elektrizitate-potentzia lortzeko itxaroten, eta horrek beren hedapena edo modernizazioa atzeratzea dakarrela.
Hurrengo bost urteetarako, Industria Sailaren aurreikuspenek 3.000 MW gehigarri behar direla adierazten dute sarean, eskaera berriei erantzuteko, azpiegituretan, garraio eta transformazio sareetan hobekuntzak eginez eta energia berriztagarrien proiektuak garatuz.
Horrenbestez, Eusko Jaurlaritzak Estatuko Gobernuari eskatu dio 2030erako sare elektrikoen plangintza berrantolatzeko eta proiektu estrategikoak geldiaraztea saihesteko.
Testuinguru horretan, Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua Joan Groizard Energiaren Estatu idazkariarekin bildu da astearte honetan, 2025-2030 garraio-sarearen plangintza-proposamenaren barruan Euskadira iritsiko diren sare elektrikoetako inbertsioak aztertzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskadik 25 milioi euro inguru bideratuko ditu altzairuaren eta metalen erabilera zirkularra sustatzera
Basque Zirkular Metals proiektuak 11 industria-enpresa eta bost kluster bilduko ditu, eta Produktuaren Pasaporte Digitala jarriko du martxan 2026an.
Brent upelaren prezioa apaldu egin da 108 dolarreraino
Hala ere, merkatuak beldur dira petrolioaren prezioak gora egiten jarraituko duela Ekialde Hurbileko tentsioen eta Ekidalde-Mendebaldeko oliobidearen itxieraren ondorioz.
Testa funtsak 500 familia kalean utzi nahi dituela salatzeko manifestazioa deitu dute Iruñean
Etxebizitza horiek parke publikoaren parte izatera pasatzeko eskatzen dute bizilagunek. Manifestazioa urriaren 17an izango da, 17:30ean, Baluartetik abiatuta.
497 milioi euro bideratuko dituzte Loiu, Foronda, Hondarribia eta Noaingo aireportuak berritzera
Aireportuen bolumena handitzea, eraginkortasuna zein segurtasuna indartzea eta zerbitzuaren kalitatea hobetzea dira helburuak.
Confebaskek ituna eskatu du Euskadiko lehiakortasuna hobetzeko
Confebaskeko presidente Tamara Yaguek Pradalesi eskatu dio herrialde-itun bat bultzatzea lehiakortasuna eraldatzeko eta erronka demografikoari eta talentu faltari aurre egiteko.
Sarriguren handitzeko planak 6.000 etxebizitza aurreikusten ditu, horietatik % 70 eta % 80 bitartean babestuak
Foru Gobernuak hirigintza planak desblokeatzeko eta arintzeko duen lan lerroari jarraikiz ari dira garatzen plana. Horrekin asmo dute "arrazoizko prezioa duten etxebizitzak eraikitzea, gizartearen beharrizanak eta eskariak kontuan izanda", nabarmendu du Chivitek.
Donostiako Udalak eguzki planta berri bat eraikiko du Martutenen, 11 udal eraikin hornitzeko
Arantzazuko Ama instalazioak urtean 90.000 kWh baino gehiago ekoitziko ditu, eta ekipamendu publikoen autokontsumoa zabalduko du, Iñigo Garcia Donostiako Ingurumen eta Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotziak adierazi duenez.
Greban dauden Zarauzko eta Bergarako IATetako langileek salatu dutenez, "inguruko herriak kolapsatzear daude"
Duela 68 egun ELAk deitutako greban dauden IAT zentro horietako langileek. "Gatazkan esku hartzeko" eskatu diote Jaurlaritzari, "zerbitzu publikoa izanik, erantzukizuna berea ere badelako".
KPIa % 4,5eraino igo da abuztuan Euskadin eta % 4,2raino Nafarroan
Espainiar Estatuan azken 3 urteetako mailarik altuenean dago urte arteko indizea: % 4,3an. Batez ere erragaien igoerak eragin du KPI-aren gorakada. Elikagaiak eta energia kontuan hartzen ez dituen azpiko inflazioa zertxobait apaldu da; %2,9an dago.
Petrolioaren prezioak gora egiten jarraitzen du, eta Brenta 107 dolarretik gora iritsi da
Saudi Arabiako oliobide garrantzitsu bat itxi ostean, egoerak okerrera egin du, eta erregaiek ere garestitzen jarraitzen dute, litroko 1,9 euro inguruko batez besteko prezioarekin.