Donostian, 60 metro koadroko pisu baten alokairua 800 eurokoa izango da gehienez jota
Gipuzkoako erreferentziazko prezioen indizea Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, asteazken honetan indarrean sartuko da Gipuzkoako udalerri tentsionatuetan alokairuen prezioa mugatzeko aukera ematen duen araua. Irunen, 60 metro koadroko etxebizitza bat alokatzeko ezingo da 624 euro baino gehiago eskatu.
Etxebizitzak, Donostian. Argazkia: EFE
Gipuzkoako lurraldean erreferentziazko prezioen indizea Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu ostean, asteazken honetan indarrean sartuko da Donostia, Irun, Errenteria, Lasarte-Oria eta Zumaian, besteak beste, udalerri tentsionatuetan alokairuak mugatu ahal izateko araua.
Horrela, asteazken honetatik aurrera Gipuzkoako eremu tentsionatuen gehieneko prezioak eskura izango dira. Bertako biztanleen errenten eta etxebizitzen prezioen datuak gurutzatuta, 60 metro koadroko pisu bat alokatzeko ezingo da 800 euro baino gehiago eskatu, eta 928 euro baino gehiago, 70 metro koadroko pisuen kasuan. Irunen, 60 metro koadroko apartamentu bat, adibidez, gehienez jota, 624 euroan jarri ahal izango da alokairuan. Etxebizitza ondo ez badago, alokairuak txikiagoa izan beharko du, eta etxebizitza berria bada, zertxobait garestitu ahal izango da.
Indize berri horrek honako hauei eragingo die: bost higiezin edo gehiago dituztenei, lehen aldiz alokairuko merkatuan sartzen diren etxebizitzei eta azken bost urteetan errentan hartu ez direnei.
Eneko Goia Donostiako alkateak gogorarazi du Espainiako Aldizkariak astearte honetan argitaratutako Gipuzkoako erreferentziazko prezioen indizeak "eragina duela alokairuaren merkatuaren % 10ean", izan ere, " % 90 araututa zegoen, nolabait esateko".
Araban eta Bizkaian itxaron egin beharko da indize horren berri izateko, Espainiako Etxebizitza Ministerioa Aldundien Ogasunaren datuen zain baitago oraindik.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.