Red Electricak "premiazko neurriak" eskatu ditu, beste itzalaldi bat eragin dezaketen tentsio aldaketak atzemanda
Azken bi asteotan, sare-elektrikoan hainbat gorabehera atzeman dituzte, tartean, "tentsioaren bat bateko aldaketak". Horrek, "argindar eskariaren edota eskaintzaren deskonexioa" eragin dezake, eta sare-elektriko osoa desegonkortu.
Red Electricak —Redeia taldearen filialak— Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako Ministerioari eta Merkatuen eta Lehiaren Espainiako Batzordeari ohartarazi dio “sare-elektrikoan tentsioaren bat bateko gorabeherak” atzeman dituztela eta beste itzalaldi baterako arriskua dagoela. Hori dela eta, sarea indartzeko “premiazko neurriak” hartzeko eskatu die bi erakundeoi konpainia elektrikoak.
Hala, Red Electricaren txostena jaso eta berehala, Merkatuen eta Lehiaren Espainiako Batzordeak prozedura abiarazi du, “denbora jakin baterako neurriak” ezartzeko.
Azken bi asteotan, sare-elektrikoan hainbat gorabehera atzeman dituzte, tartean, "tentsioaren bat bateko aldaketak". Horrek, "argindar eskariaren edota eskaintzaren deskonexioa" eragin dezake, eta sare-elektriko osoa desegonkortu.
Zure interesekoa izan daiteke
ELA eta LAB, etxebizitzaren aldeko greba orokorrerako bidean
LAB etxebizitzaren inguruko greba orokorraren alde agertu da, eta beste sindikatuekin batera prestatzen ari dela esan du
Ekonomia % 2,2 haziko da Euskadin aurten eta % 1,9 datorren urtean
Argindarraren prezioa 200 euro/MWh-tik gorakoa izango da asteartean, 2022tik lehen aldiz
CC. OO.k eta UGTk greba orokorra deitu dute udazkenerako