Euskal gazteria ia 30 urterekin emantzipatzen da, Europako batez bestekoa baino 4 urte beranduago
Gazteen Euskal Behatokiak egindako azken ikerketaren arabera, emakumezkoak gizonezkoak baino ia urtebete lehenago emantzipatzen dira.
Euskal Autonomia Erkidegoan emantzipatzeko batez besteko adina 29,8 urtekoa da, Europar Batasuneko batez bestekoa baino ia 4 urte gehiago. 'Emantzipazioaren Giltzak Euskadin' izenburupean Euskal Gazteriaren Behatokiak egindako azken ikerlanaren ondorioetako bat da. Xabier Legarreta Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuordeak eta Adrian Lopez Sarachaga Gazteria eta Emantzipazio zuzendari aurkeztu dute txostena, gaur, Bilbon egindako agerraldian.
18-29 urteko euskal gazteen % 76ek gurasoen etxetik at bizi nahiko lukete baina ikasketak luzatzeak, lan-baldintza konplexuek eta etxebizitzaren kostu handiak zaildu egiten dute helburu hori erdiestea. Horrela, emantzipatzeko egokitzat jotzen den adina baino 5 urte geroago joaten dira gurasoenetik.
34 urtetik beherako gazteetatik, % 32,3 soilik emantzipatu dira, eta 18-29 urteko gazteen kasuan, % 17,2 jaisten da datua. Horrez gain, gazte horien artean 10etik 8 bikotekidearekin edota beste norbaitekin bizi dira.
Ikerketaren arabera, 30 urtetik beherako gehienak alokairuan bizi dira; adin horretatik gora, erosketa da aukera nagusia. Emakumeen kasuan, emantzipatzeko nahia handiagoa da gizonezkoena baino. Izan ere, gizonezkoak baino ia urtebete lehenago emantzipatzen dira, batez beste.
Zure interesekoa izan daiteke
CAFi esleitu diote Parisko eskualdean 15 tren-tranbia unitateren hornikuntza, 150 milioren truke
Hiriko kale eta plataformetan zein ohiko trenbidean zirkulatzeko diseinatutako 15 tren-tranbia hibridoak T13 linea handitzeko dira, eta Acheres herriraino luzatuko da linea.
Hipoteken kopuruak % 9,7 egin du gora EAEn, eta % 12,5, Nafarroan
EAEn etxebizitza erosteko 2.225 hipoteka erregistratu ziren ekainean, eta 514 Nafarroan. Nafarroa igoera handiena izan zuen seigarren erkidegoa izan zen, Estatuko batezbestekoaren (% 10,8) gainetik, eta EAE zazpigarren dago.
Greba eguna dute gaur ekitaldi eta ikuskizunetako teknikariek Bizkaian, lan-hitzarmen duina eskatzeko
Mobilizazio nagusia Arriaga plazan izango da; izan ere, elkarretaratzea egingo dute bertan, 17:00etan. Egunean zehar, Bilboko hainbat gunetan piketeak izango dira. "Hitzarmen duina" lortzeko egingo dute lanuztea, "prekarietatearekin amaitzeko".
Volkswagenek asteburuko txanda gehigarria jarriko du abian Nafarroako lantegian
Izen-emateak ireki dituzte berriro, baita lan-poltsa ere, asteartetik aurrera.
Arrigorriagako osasun-zentro berria 2030ean irekitzea aurreikusten du Osakidetzak
Gauzak ondo bidean, lanak 2028ko lehen hiruhilekoan hasiko dira, egungo zentrotik gertu dagoen lursail batean. Asmoa da espazio-gabeziak konpontzea eta zerbitzu berriak eskaintzea. Laguntza gaitasuna handituko du familia medikuntza, ama-haurren zaintza eta fisioterapia arloak biltzen dituzten instalazio modernoekin.
Euskadiko pentsioen batez besteko zenbatekoa % 4,1 hazi da, eta 1.648 eurotik gorakoa da orain
Pentsio-modalitate ohikoenak honako hauek izan dira: erretirokoak (398.600 pentsio eta 1.909,25 euro batez beste), alarguntzakoak (132.270 eta 1.170,41 euro) eta ezintasun iraunkorrekoak (43.031 eta 1.590,25 euro).
Zubietako erraustegiko langileek osasun bermeak eskatu dituzte, bederatzi langile intoxikatu baitira
Langileek garbitzaileen egungo akordioa ordezkatuko duen lan-esparru espezifiko bat eskatzen dute, eta erraustegiko azpiegituren segurtasun-falta salatzen dute
UAGAk Barredo sailburuaren dimisioa eskatu du bazkaren aferaz egindako adierazpenengatik
Nekazarien elkarteak Jaurlaritzaren "immobilismoa" salatu du, eta "sektoretik urrundu izana". Bestalde, ENHE sindikatuak lehorte egoera izendatzea eta "ezohiko laguntzak" eskatu ditu jasandako kaltea konpentsatzeko.
Euriborra % 3tik gora dago 2024ko irailetik lehen aldiz, eta hipotekadunen gaineko presioa handitu du
Adierazleak 2026an izan duen goranzko joera sendotu du, baina adituek gogorarazi dute eguneko datua dela, ez hileko batez bestekoa, hau da, hipoteka gehienak berrikusteko benetan erabiltzen den indizea.
Zubietako erraustegiko langileek salatu dutenez, enpresak "negozioa segurtasunaren aurretik jartzen du"
Abuztuaren 19an sute bat izan zen Ekobalen, eta bederatzi langile intoxikatu ziren beharrezko babes ekipamendurik gabe aritu zirelako sua itzaltzeko lanetan.