EHUko Ikasle Kontseiluak bat egin du urriaren 15erako Palestinaren alde deitutako greba orokorrarekin
Ikasle Kontseiluak ohar bidez azaldu duenez, indarkeria amaitzea eta palestinarren giza eskubideak babestea eskatzen duten mobilizazioetan parte hartzea errazteko asmoz deitu dute etenaldi akademikoa.
EHUren Leioako campusa. Artxiboko argazkia: Irekia
Gehiengo sindikalak datorren asteazkenerako (urriak 15) Palestinaren alde deitutako greba orokorrarekin bat egin du EHUko Ikasle Kontseiluak, "egun horretan Palestinaren kontrako genozidioa salatzeko egingo diren mobilizazioen esparruan".
Ikasle Kontseiluak astelehen honetan ohar bidez jakinarazi duenez, erabakia Ikasle Kontseiluaren gehiengo kualifikatuak onartu du, "ikasleek beren eskubideak defendatzeko eta beren aldarrikapen eta protesta akademikoak egiteko eskubidea" dutela aitortzen duen Ikasleen Araudiari jarraituz.
Azpimarratu dutenez, grebarekin bat egin dute "indarkeria amaitzea eta Palestinan giza eskubideak babestea eskatzen duten mobilizazioetan" parte hartzeko.
Halaber, Kontseiluak nabarmendu du ikasleek funtsezko zeregina dutela giza eskubideen, bakearen eta nazioarteko justiziaren defentsan, eragile sozial eta politiko gisa.
Azkenik, EHUko Ikasle Kontseiluak dei egin die ikasleei eta unibertsitateko komunitateko gainerako kideei urriaren 15eko mobilizazioetan parte hartzera, "espiritu kritiko, bizikidetza eta errespetuz".
Zure interesekoa izan daiteke
Energiaren prezioek, berriz ere gora: Brent petrolioa % 7 igo da eta gas naturala % 8,5
Estatu Batuek Iranen aurka egindako erasoaren aurretik, Brent upelaren prezioa 72 dolarrean zegoen; gaur, berriz, 102 dolarrera iristear dago.
Donostiako alkateak eskatu du turismo zerga uda honetarako ezarri ahal izatea
Donostiako alkate jeltzaleak, Jon Insaustik, turismo zerga uda honetan aplikatu ahal izatea galdegin du, eta alderdi politikoei eskatu die foru arauaren proiektuaren zuzenketen tramitea aprobetxa dezatela, hori posible izan dadin.
Gipuzkoarrek bizkaitarrek baino merkeago dute Bilbo-Donostia autobus zerbitzua, baina Facuak berdintasuna eskatu du
Zerbitzua ematen duten Avanza enpresak Mugi txartela onartzen du eta deskontuak aplikatzen ditu, baina ez du Barik txartela onartzen. Gipuzkoako Foru Aldundiak du linea horren gaineko eskumena.
Euskal Y-aren eta Nafarroaren arteko lotura urtea amaitu aurretik erabakiko dela esan du Santanok
Espainiako Gobernua lotura Gasteiztik edo Ezkiotik egitea aztertzen ari da. Dena den, eztabaida irabazle eta galtzaile terminoetan egitea baztertu du Jose Antonio Santano Espainiako Gobernuko Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko estatu idazkariak Radio Euskadin gaur egin dioten elkarrizketan.
Eusko Jaurlaritza kezkatuta agertu da medikuen grebarekin, Osasun Ministerioak eta greba batzordeak astelehenean bilera egin atarian
Sindikatuek mobilizazio egutegiari eutsi diote, eta akordiorik lortu ezean, apirilaren 27tik 30era greba egingo dute berriro.
Berako Arcelorreko beharginek salatu dute lantegiko mediku-arreta kaskartzen ari dela
ELA sindikatuak salatu du, besteak beste, istripua izan duten langileak —baita lesio larriak dituztenak ere— birkokatu egiten dituztela, dagokien baja medikoa eman beharrean. Hori dela eta, ostegunero lanuzteak egingo dituzte, osasasun arreta kaskartu egin dela salatzeko.
ELAk eta LABek lanuzteak deitu dituzte udal guztietan, apirilaren 23tik aurrera, lan baldintzen gaineko akordioa berritzeko
Sindikatuek lanuzteak eta grebak iragarri dituzte apirilean, maiatzean eta ekainean, lan hobekuntzak aldarrikatzeko eta 28.000 udal langileren baldintzak arautzen dituen akordioaren negoziazioa desblokeatzeko.
Berretsi egin dute Aceros Olarra enpresari ezarritako zigorra, amiantoaren ondorioz hildako behargin baten heriotza ikertzeko auzian
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi egin du Bilboko epaitegi baten ebazpena. Horren arabera, Cofivacasa sozietate publikoa eta Aceros Inoxidables Olarra enpresa zigortu zituen, eta langilearen familiari 153.000 euro baino gehiago ordaindu behar dizkiote, bien artean, amiantoak biriketako kartzinoma eragin ziola ebatzita.
ESK sindikatuak bi greba egun deitu ditu Gasteizko Mercedes Benz lantegian
Protesta apirilaren 25ean eta 27an izango da, eta salatu nahi dute zuzendaritza “eten barik” urratzen ari dela hartutako akordioak.
Zumaiako Estaños Matienako langileak grebara joango dira apirilaren 13tik 17ra, lan segurtasunean hobekuntzak aldarrikatzeko
Langileek "euren osasuna eta segurtasuna bermatzea" eskatu dute, hainbat istripu izan baitira lantegian, besteak beste, urtarrilaren 31n langile gazte bat hil zen, lan-istripuz.