EAEko langabezia tasa % 6,8ra igo da hirugarren hiruhilekoan, 12.500 langabe gehiago zenbatuta
Azken urtean, landunen kopuruak gora egin du (8.400 landun gehiago), eta langabezia tasa % 7,2tik % 6,8ra murriztu da.
Lanbideren bulego bat. Artxiboko argazkia: EFE
Euskal Autonomia Erkidegoko langabezia tasa % 6,8koa izan da aurtengo hirugarren hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoan baino 1,1 puntu handiagoa (12.500 langabe gehiago), Eustat Euskal Estatistika Institutuak bildutako datuen arabera.
Landunen kopuruak behera egin du (4.100 landun gutxiago), eta jarduera-tasa (16 urteko eta gehiagoko biztanleak kontuan hartuta) hiru hamarren igo da aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, % 56,3koa baita.
Hori horrela, 73.600 langabe eta 1.010.400 landun daude.
Aurreko hiruhileko datuekin alderatuta, langabeziak gora egin du gizonen eta emakumeen artean. Gizonezko langabeen tasa puntu bat igo da, % 6,3ra, eta emakumeena, 1,2 puntu, % 7,3ra. Gazteen (16-24 urte) langabezia tasa, berriz, % 14ra igo da, 1,6 puntu gora eginda.
Datuak lurraldez lurralde aztertuta, eta azken hiruhileko datuekin alderatuta, langabezia tasa 1,2 puntu igo da Bizkaian, % 7,9raino, 0,6 puntuko igoera izan du Gipuzkoan, % 4,7raino, eta % 7,5ekoa izan da Araban, aurreko hiruhilekoan baino 1,9 puntu handiagoa.
Gipuzkoak du okupazio tasa altuena (% 72,7), eta Araba (% 71,9) eta Bizkaia (% 70) daude ondoren.
Sektoreka, landunen kopuruak behera egin du zerbitzuen sektorean (% 0,5) eta eraikuntzan (% 2,3), eta gora egin du lehen sektorean (% 6,5) eta industrian (% 0,1).
Ekonomiari buruzko albiste gehiago
Bitcoin bidezko ordainketak onartzen dituen EBko lehen azoka izango da Barakaldokoa
Azaroaren 18an iritsiko da Barakaldoko merkatura ordainketak kriptotxanponak edo bestelako sistema digitalak erabiliz egiteko aukera, eta bertako postu gehienetan onartuko dituzte.
Zer gertatuko da orain BBVA eta Sabadellekin? Massimo Cermelli ekonomialariak gakoak eman dizkigu
Massimo Cermelli Deustuko Unibertsitateko Ekonomia irakaslearen arabera, BBVA eta Sabadellekin gertatu denak argi utzi du erosteko eskaintza oldarkorrek ez dutela Espainiako merkatuan funtzionatzen.
Euskadin duen presentzia indartzen jarraitzeko deia egin dio Eusko Jaurlaritzak BBVAri
Sabadellen akzioak erosteko eskaintza publikoaren bidea amaitu ostean Lehendakaritzako iturriek gogoratu dutenez, "bi enpresa pribaturen arteko operazioa zena akziodunek erabaki behar zuten eta erabaki dute". Hala ere, "finantza-sektore sendo, lehiakor eta errotua izatea ona eta beharrezkoa" dela nabarmendu du, bai Euskadiko ekonomiarentzat, bai Kataluniakoarentzat.
Torresek ez du dimititzeko asmorik, BBVAk Sabadell erosteko ahaleginak porrot egin arren
BBVAko presidenteak azaldu duenez, administrazio kontseiluak hartu ditu erabaki guztiak, eskaintza aurkeztearena barne.
EAEko langabezia tasa % 5,7ra jaitsi da bigarren hiruhilekoan, 13.200 langabe gutxiago zenbatuta
Azken urtean, landunen kopuruak gora egin du (17.600 pertsona gehiago), eta langabezia tasa % 7,5etik % 5,7ra murriztu da.
Ia % 6 igo dira BBVAren akzioak burtsan, eta ia % 7 jaitsi dira Sabadellenak
Zehazki, BBVAren akzioek % 10,6raino igo dira zenbait unetan, eta 16,65 euroan itxi dute saioa. Sabadellen tituluek, berriz, % 9,6raino egin dute behera une batzuetan, eta 3,01 euroan amaitu dute.
BBVAk ez du Sabadellen kapitalaren % 26a lortu, eta amaitutzat eman du bankua erosteko eskaintza publikoa
Sabadellen 4,8376 akzioren truke bankuaren akzio berri bat entregatu behar zuen eskaintza indarrik gabe geratu da.
Hondarribiko lorezainek greba mugagabea hasi dute
Udalak azpikontratatutako zortzi lorezainek hitzarmen kolektiboa "benetan" betetzea eskatzen dute, eta beren lan-eskubideak "errespetatzea".
Palestinaren aldeko grebak eta lanuzteek "jarraipen zabala" izan dute, batik bat Hezkuntzan eta industrian
Sindikatuetako iturriek esandakoaren arabera, industrian "eragin handia" izan du, bereziki Gipuzkoan eta Bizkaian. Hezkuntzan, jarraipena % 60koa izan da sektore publikoan eta % 80koa Ikastolen sarean. Eusko Jaurlaritzaren arabera, sare publikoko irakasleen jarraipena % 42koa izan da.