BANKA SEKTOREA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zer gertatuko da orain BBVA eta Sabadellekin? Massimo Cermelli ekonomialariak gakoak eman dizkigu

Iragarkia
Massimo Cermelli
18:00 - 20:00

Massimo Cermelli Deustuko Unibertsitateko Ekonomia irakaslea, gaur, EITBn. 

Massimo Cermelli Deustuko Unibertsitateko Ekonomia irakaslearen arabera, BBVA eta Sabadellekin gertatu denak argi utzi du erosteko eskaintza oldarkorrek ez dutela Espainiako merkatuan funtzionatzen.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Akordioa Osakidetzaren eta sindikatu medikoen artean, guardien antolaketa aldatzeko

Osasun Sailak asteleheneko mahai sektorialera eramango du medikuen lan-baldintzak hobetzea helburu duen akordio-proposamena. Testuak honako hauek aurreikusten ditu, batik bat: guardien eredua berrikustea, atseden-sistema hobetzea, guardien ordainsaria mailaz maila handitzea eta lanbide-aitorpena indartzea. Bestalde, Euskal Medikuen Sindikatuak nabarmendu du hitzarmenak ez dituela bere aldarrikapen guztiak asetzen, baina aurrerapauso esanguratsutzat jo du, eta, gainera, egungo gatazka giroa baretzen lagun dezakeela uste du. Alberto Martinezek, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak, azaldu du antolaketa aldaketa hau "baloratzeko lan taldeak sortuko" dituztela.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Dependentziarako laguntzak finantzatzeko akordioa lortzeko Kontzertu Ekonomikoaren garrantzia azpimarratu du D'Anjouk

Noel d'Anjou Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza sailburuak Euskadi Irratian adierazi duenez, Euskadiren kasuan dependentziarako laguntzen % 50 Estatuak finantziatuko ditu, Kontzertu Ekonomikoaren baitan lortutako akordioari esker. Prozesua "zaila eta oso teknikoa" izan dela adierazi du, baina azkenean lortu egin dela nabarmendu du. Menpekotasunaren konpetentzia Foru Aldundiena dela gogorarazi du, eta, horrez gain, iragarri du urrian Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak egingo duen bileran erabakiko dutela nola banatu Madrildik etorriko den finantzazioa.

noel d'anjou
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Urtean 250 milioi euro gehiago emango dizkio Espainiako Gobernuak EAEri, mendekotasun arreta finantzatzeko

Kontzertu Ekonomikoaren gaineko Batzorde Mistoak, aho batez, onartu egin du EAEko Autonomiaren Aldeko eta Mendekotasunari Arreta Eskaintzeko Sistemaren finantzaketa osagarriari buruzko akordioa. Horren arabera, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan erakunde publikoek mendekotasun sistemara bideratutako gastuen % 50 Estatuak ordainduko ditu datorren urteko urtarrilaren 1etik aurrera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X