LANGABEZIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urrian, langabezia-tasa % 0,60 igo da EAEn, eta % 2,04, Nafarroan, iraileko datuekin alderatuta

2024ko urriko datuen aldean, ordea, 888 langabe gutxiago (% 0,82) daude EAEn, eta 1.129 gutxiago (% 3,75) Nafarroan. Bestalde, irailetik urrira, afiliazio-kopurua % 1,32 hazi da EAEn, eta % 0,89, Nafarroan. 

Lanbide paro langabezia
Lanbideren bulego bat. Artxiboko argazkia: EFE

Irailetik urrira gora egin du langabeziak Hego Euskal Herrian. Azken hilabetean 640 langabe gehiago (% 0,60) zenbatu dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan, eta 579 gehiago Nafarroan (% 2,04 ), Espainiako Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioak astearte honetan zabaldutako datuen arabera.

2024ko urriko datuen aldean, ostera, 888 langabe gutxiago (% 0,82) daude EAEn, eta Nafarroan, 1.129 gutxiago (% 3,75). 

Guztira, 107.609 langabe daude enplegu-bulegoetan izena emanda EAEn eta 28.959 Nafarroan. 

Espainiako Estatuan, % 0,91 egin du gora langabeziak, aurreko hilabetean baino 22.101 pertsona gehiago baitaude lanik gabe. Azken urtebetean langabezia % 6,08 jaitsi da, iazko urrian baino 158.288 langabe gutxiago daude Espainiako enplegu bulegoetan izena emanda. 

Gizarte Segurantzako afiliazioak gora egin du

Iraileko datuekin alderatuta, 13.400 pertsona gehiago daude (% 1,32) Gizarte Segurantzan izena emanda EAEn, Espainiako Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak gaur zabaldutako datuen arabera. Guztira, 1.031.670 afiliatu daude EAEn.

Iazko urriarekin alderatuta, 10.910 afiliatu gehiago daude EAEn (% 1,07).

Bestalde, 2.789 afiliatu (% 0,89) irabazi ditu Nafarroako Gizarte Segurantzak, eta iaz hilabete berean baino 4.408 gehiago (% 1,41) dira. Gauzak horrela, guztira, 317.152 pertsona daude Gizarte Segurantzan izena emanda Nafarroan. 

Espainian 141.926 afiliatu gehiago daude (% 0,6) eta, guztira, 21.839.592 pertsona daude Gizarte Segurantzan izena emanda.

Eusko Jaurlaritzaren balorazioa

Eusko Jaurlaritzak azpimarratu duenez, 2024ko hilabete berarekin alderatuta, urrian langabeziak behera egin du. Joerari 13 hilabetez jarraian eutsi dio, irailarekin alderatuta gorakada "txikia" izan arren.

"Datuak zuhur hartu behar ditugu; izan ere, langabe-kopuruak pixka bat gora egin duen arren, 2024ko urriarekin alderatuta, agerikoa da langabeziak behera egiteko joera duela, eta urtebete baino gehiagoko epea dela", adierazi du Alfonso Gurpegui Enplegu eta Gizarteratze sailburuordeak.

Bestalde, adierazi du urtearteko balantzean langabeziak gora egiten duen talde bakarra langabeen taldea dela (+% 2,05), "eta horrek adierazten du hazkundea Lanbiden egindako inskripzio berrien ondorio dela, eta ez enplegu-galeraren ondorio". 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X