Jon Bernat Zubiri: “Errenta altuko herria izateak ez du esan nahi garapen ekonomiko handiko herria denik”
EHU Lan Harremanen fakultateko Ekonomia Aplikatuko irakaslea herrialde, eskualde eta herri ezberdinetako errentari buruz aritu zaigu. Hego Euskal Herrian errenta altuko udalerri ugari daude, baina bere ustez, “bizitoki-efektuak” sortutako errentak dira eta ez dute herri horren garapen ekonomikoa islatzen.
Zure interesekoa izan daiteke
Iberiak Kubarako hegaldi zuzenak bertan behera utziko ditu ekainetik aurrera, energia krisia dela eta
Etenaldiak irauten duen bitartean, Kubara joan nahi duten bidaiariei Iberiak eskainiko die Panamara joatea, eta handik, uhartera. Habanan dituen bulegoak zabalik mantenduko ditu Iberiak.
"Jo ta ke, hemen erabaki arte" lelopean, ELAk 1.500 euroko gutxieneko soldata propioa aldarrikatuko du Maiatzaren 1ean
Sindikatuak Confebasken jarrera kritikatu du, "euskal gizartetik gero eta urrunago" dagoelako, eta Pradalesi eskatu dio "gutxieneko soldata propioaren alde egiteko".
Bizkaiko Ogasunak 1.317 euro itzuliko ditu errenta aitorpenean, batez beste
Foru Ogasunak aurreratu du herritarren alde aterako dela errenta aitorpena, eta jakitera eman du zergadunen % 70i dirua itzuliko zaiela.
Energiaren prezioek, berriz ere gora: Brent petrolioa % 7 igo da, eta gas naturala, % 8,5
Estatu Batuek Iranen aurka egindako erasoaren aurretik, Brent upelaren prezioa 72 dolarrean zegoen; gaur, berriz, 102 dolarrera iristear dago.
Donostiako alkateak eskatu du turismo zerga uda honetarako ezarri ahal izatea
Donostiako alkate jeltzaleak, Jon Insaustik, turismo zerga uda honetan aplikatu ahal izatea galdegin du, eta alderdi politikoei eskatu die foru arauaren proiektuaren zuzenketen tramitea aprobetxa dezatela, hori posible izan dadin.
Gipuzkoarrek bizkaitarrek baino merkeago dute Bilbo-Donostia autobus zerbitzua, baina Facuak berdintasuna eskatu du
Zerbitzua ematen duten Avanza enpresak Mugi txartela onartzen du eta deskontuak aplikatzen ditu, baina ez du Barik txartela onartzen. Gipuzkoako Foru Aldundiak du linea horren gaineko eskumena.
Euskal Y-aren eta Nafarroaren arteko lotura urtea amaitu aurretik erabakiko dela esan du Santanok
Espainiako Gobernua lotura Gasteiztik edo Ezkiotik egitea aztertzen ari da. Dena den, eztabaida irabazle eta galtzaile terminoetan egitea baztertu du Jose Antonio Santano Espainiako Gobernuko Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko estatu idazkariak Radio Euskadin gaur egin dioten elkarrizketan.
Eusko Jaurlaritza kezkatuta agertu da medikuen grebarekin, Osasun Ministerioak eta greba batzordeak astelehenean bilera egin atarian
Sindikatuek mobilizazio egutegiari eutsi diote, eta akordiorik lortu ezean, apirilaren 27tik 30era greba egingo dute berriro.
Berako Arcelorreko beharginek salatu dute lantegiko mediku-arreta kaskartzen ari dela
ELA sindikatuak salatu du, besteak beste, istripua izan duten langileak —baita lesio larriak dituztenak ere— birkokatu egiten dituztela, dagokien baja medikoa eman beharrean. Hori dela eta, ostegunero lanuzteak egingo dituzte, osasasun arreta kaskartu egin dela salatzeko.
ELAk eta LABek lanuzteak deitu dituzte udal guztietan, apirilaren 23tik aurrera, lan baldintzen gaineko akordioa berritzeko
Sindikatuek lanuzteak eta grebak iragarri dituzte apirilean, maiatzean eta ekainean, lan hobekuntzak aldarrikatzeko eta 28.000 udal langileren baldintzak arautzen dituen akordioaren negoziazioa desblokeatzeko.