Balenciaga ontziolako langileen batzordeak kontraproposamena aurkeztu dio Abu Dhabi Ports taldeari
Aste honetan dira biltzekoak langileak Saudi Arabiako enpresarekin, lan-baldintzak eztabaidatzeko.
Urtebete igaro da Balenciaga ontziola hartzekodunen konkurtsoan sartu zenetik. Abu Dhabi Ports taldeak 11,2 milioi euroko eskaintza egin du enpresa erosteko, baina operazioa ixteko ezinbestekoa da langileen batzordearen oniritzia.
Beharginak gaur arratsaldean bildu dira, eta kezka agertu dute, 59 lanpostuak bermatuta egon arren, eroslearen proposamenak lan-baldintzak okertuko lituzkeelako.
Hori dela eta, langileen batzordeak kontraproposamena aurkeztu dio Saudi Arabiako taldeari. Aste honetan dira bilera egitekoak, eta langileek iragarri dutenez, borrokan jarraituko dute, “amorerik eman gabe”.
Salerosketa urtearen amaieran gauzatuko da.