Zumaiako alkatea kezkatuta agertu da, Balenciaga ontziolaren salerosteko baldintzak direla eta
Iñaki Ostolazak eskatu du langileen lan-baldintzak epaileak ezarritakoak izatea. 11,2 milioi euroko balioa duen salerosketa ixteko, baina, langileen batzordearen oniritzia ezinbestekoa da.
Hilabete luzeko negoziazioen ondoren, Zumaiako Balenciaga ontziola salerosketa akordioa sinatu du Saudi Arabiako Abu Dhabi Ports inbertsio taldearekin, 11,2 milioi euroren truke. Akordioa gorabehera, operazioa gauzatzeko langileen batzordeak onartzea ezinbestekoa da.
Iñaki Ostolaza Zumaiako alkatea kezkatuta agertu da salerosketarako baldintzak direla eta. Lan-baldintzak epaileak zehaztutakoak izatea eskatu du; izan ere, haren esanetan, erosleak aurreko lan-baldintzak berdindu behar ditu, gaur-gaurkoz mahai gainean jarritako eskaintza hitzarmenaren azpikoa baita. Halaber, aitortu du baldintzen pisua langileen gainean uzteak benetan kezkatzen duela.
Langileen batzordeak onartzea falta da salerosketa erabat gauzatzeko, eta urtea amaitu arteko epea izango du horretarako. Batzordeak "zuhurtziaz" hitz egin du, baina enpleguari eta nabarmendu du lan-baldintzei eusten bazaie, ez duela "eragozpenik" jarriko.
Eusko Jaurlaritzak, bere aldetik, balorazio positiboa egin du. "Oso modu positiboan baloratzen dugu. Berri bikaina da, eta denok pozteko modukoa. Gaurkoa egun handia da Euskadirentzat, gure industriarentzat, euskal ontzigintzarentzat, Zumaiarentzat, eta Balenciagako langileentzat, bai eta haien familientzat ere, azken hilabeteetan ziurgabetasun egoera bizi izan dutelako", esan du Mikel Jauregi, Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburuak.
Iazko abendutik hartzekodunen konkurtsoan dago Zumaiako Balenciaga ontziola.
Zure interesekoa izan daiteke
Mingain urdinaren beste foku bat atzeman dute Irungo ardi-ustiategi batean
Gaixotasun birikoa da, Reoviridae familiakoa, eta etxean zein modu basatian bizi diren hausnarkariei eragiten die.
Indarrean da erretiro malgua arautzen duen erreforma Hego Euskal Herrian: pentsioa eta soldata, biak, jaso ahalko dira
Berritasun gisa, langile autonomoek ere erretiro malgua eskatzeko aukera izango dute. Izan ere, orain arte soldatapeko langileek soilik eskatu ahal zuten.
Erregaiek % 4,3ra igo dute inflazioa abuztuan, tasarik altuena 2023tik
Uztailean baino zazpi hamarren gorago igo da inflazioa (% 3,6), eta 2023ko otsailetik izan duen mailarik altuenean dago. Horretan eragina izan dute, neurri txikiagoan bada ere, elikagaiek eta alkoholik gabeko edariek ere, horien prezioak gutxiago jaitsi baitira abuztuan.
Arabako eta Trebiñuko nekazariak traktoreekin atera dira lehorte-eremua izendatzeko eskatzera
Landa-eremuko dozenaka profesional bildu dira Gasteizen, Ataca elkartearen deialdiari erantzunez (Trebiñu eta Arabako nekazari eta abeltzain elkartea). Eusko Jaurlaritzari eskatu diote idorte-eremua izendatzeko, laguntza espezifikoak jaso ahal izateko eta, horrela, lehortearen eta bero-boladen ondorioei aurre egin ahal izateko. Dioetenez, ur-falta lehenagoko "egiturazko" arazoei gehitu zaie.
Greban dauden teknikariek "ekintzak" egingo dituzte patronalak haien eskaerei erantzuten ez badie
Ikuskizun eta ekitaldien sektoreko ehunka langilek lanuzteen jarraipen handia egin dute asteazken honetan Bilboko Aste Nagusian, eta ohartarazi dute ekintza gehiago egingo dituztela patronalak euren aldarrikapenei ez badie jaramonik egiten. Elkarretaratzea egin dute Arriaga Antzokiko plazan, Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT sindikatuek deituta. Bi urte eta erdi baino gehiago daramate lehen hitzarmena negoziatu nahian.
Mahatsa biltzen hasi dira, aspaldiko goizen, beroak bultzatuta
Abuztuaren 17an hasi ziren mahatsa biltzen Bizkaiko mahastietan. Aurtengoan, aurreko urteetan ez bezala, mildiu onddoak ez du kalterik eragin mahatsondoetan. Gauzak horrela, mahats-bilketa oparoa espero dute Bizkaiko Txakolina jatorri-deiturako upategietan, mordoak zein aleak handiak baitira.
CAFi esleitu diote Parisko eskualdean 15 tren-tranbia unitateren hornikuntza, 150 milioren truke
Hiriko kale eta plataformetan zein ohiko trenbidean zirkulatzeko diseinatutako 15 tren-tranbia hibridoak T13 linea handitzeko dira, eta Acheres herriraino luzatuko da linea.
Hipoteken kopuruak % 9,7 egin du gora EAEn, eta % 12,5, Nafarroan
EAEn etxebizitza erosteko 2.225 hipoteka erregistratu ziren ekainean, eta 514 Nafarroan. Nafarroa igoera handiena izan zuen seigarren erkidegoa izan zen, Estatuko batezbestekoaren (% 10,8) gainetik, eta EAE zazpigarren dago.
Greba eguna dute gaur ekitaldi eta ikuskizunetako teknikariek Bizkaian, lan-hitzarmen duina eskatzeko
Mobilizazio nagusia Arriaga plazan izango da; izan ere, elkarretaratzea egingo dute bertan, 17:00etan. Egunean zehar, Bilboko hainbat gunetan piketeak izango dira. "Hitzarmen duina" lortzeko egingo dute lanuztea, "prekarietatearekin amaitzeko".
Volkswagenek asteburuko txanda gehigarria jarriko du abian Nafarroako lantegian
Izen-emateak ireki dituzte berriro, baita lan-poltsa ere, asteartetik aurrera.