Bruselak Berlinen aurrean amore eman, eta oniritzia eman dio barne-errekuntzako autoak saltzen segitzeari
Europar Batasunak 2035etik aurrera horrelako ibilgailuen salmenta debekatzeko asmoa zuen.
Europar Batasunak barne-errekuntzako motorrak homologatzen jarraituko du 2035etik aurrera. Hala aurreratu du Apostolos Tzitzikostas Garraio komisarioak Handelsblatt egunkari alemaniarrari eskainitako elkarrizketa batean.
Berlinek bere kezka agertu zuen 2035etik aurrera diesel eta gasolio bidezko autoa berriak saltzeko debekuaren aurrean, eta malgutasun handiagoa eskatu zuen. Horren aurrean, komisarioak oniritzia eman dio Alemaniak egindako eskaerari.
Neurria "automobil-pakete" baten parte izango da, eta, horren bidez, Europako Batzordeak automobil-industria indartu eta Europaren lehiakortasuna bermatu nahi du. Neurriok abenduaren 10ean iragartzea espero da, baina baliteke proposamenak urtarrilaren hasierara arte prest ez egotea, adierazi du Tzitzikostasek.