Garraio publikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainiako Gobernuak iragarri du garraio-txartel bateratua martxan jarriko duela, hilean 60 euroan

Renferen trenak eta ibilbide luzeko autobusak hartzeko izango da erabilgarri, eta urtarrilaren bigarren hamabostalditik aurrera izango da indarrean. Gazteek 30 euroan izango dute bonua.

Renfe aldiriak. Cercanías Renfe.

Renferen tren bat, artxiboko irudia. Argazkia: Orain

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak iragarri duenez, garraio publikoko deskontuek indarrean jarraituko dute 2026. urtean, eta, aldi berean, urtarrilaren bigarren hamabostalditik aurrera Espainiako Estatu osorako txartel bateratu bat jarriko da martxan, hilean 60 euroan (30 euroan, 26 urtetik beherako gazteentzat).

"Mugikortasun iraunkorraren eta klase ertain eta langileen aldeko apustu irmoa da, familia askoren poltsikoetan aurreztea delako, eta, beraz, neurri eraldatzailea eta oso garrantzitsua dela uste dut", adierazi du presidenteak, urtearen balantzea egiteko agerraldian.

Txartel hori urte hasieran iragarri zen 2026an indarrean sartzeko, baina prezioa eta behin betiko data zehaztea falta zen. Distantzia ertaineko eta aldiriko trenak eta Estatuko autobusak erabiltzeko balioko du, baina ez du balioko abiadura handiko trena erabiltzeko.

Alemaniako Deutschlandticket txartelaren parekoa izango da Espainiako Gobernuarena, nahiz eta herrialde horretan 63 euroren truke sartzen den garraio publiko guztia, hau da, hiri guztietako metroa eta tranbia ere barne hartzen du; salbuespen bakarra abiadura handiko trena da.

Hasiera batean, Espainian abiadura handikoak ez diren Renferen trenak eta ibilbide luzeko autobusak sartuko dira, hori baita Estatuaren eskumena, baina Gobernuak espero du erkidegoek eta udalek proiektuarekin bat egitea, bere eskumeneko metroak, tranbiak eta hiri-autobusak ere sartzeko.

Sanchezek esan duenez, 2 milioi pertsonak erabil dezakete txartel bateratua, eta garraio publikoan hilean egiten den gastuaren ia % 60 aurreztu ahal izango dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Trabajadores de la plantilla de Tubos Reunidos durante una concentración, frente a la sede del Gobierno Vasco, a 13 de febrero de 2026, en Vitoria, Álava, País Vasco (España). La concentración ha sido convocada por el comité de empresa de Tubos Reunidos Amurrio contra el ERE planteado por la dirección.



Iñaki Berasaluce / Europa Press

13/2/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAren arabera, Trapagarango Tubos Reunidoseko delegatuek "jada ez dute sindikatua ordezkatzen"

Amurrioko eta Trapagarango lantegietan ordezkaritza duten sindikatuek erreakzio ezberdinak izan dituzte enplegu-erregulazoko espedientea atzera bota ondoren. ELA eta LAB langileekin harro agertu dira, eta borrokan jarraitzen dutela adierazi dute, "enplegua defendatuz". CCOO sindikatuaren hitzetan, "ziurgabetasuna" zabaldu da, eta UGTren esanetan, berriz, euren delegatuek "era kontsekuentean" jokatu dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X