Talgok Deutsche Bahn operadorearekin adostu du 230 modeloaren hornidura-kontratua 79 trenetik 60ra murriztea
Akordio horrek fabrikazio irismena 79 trenetik 60ra murriztea jasotzen du, baina eskaera 100 trenera arte luzatzea ahalbidetuko lukeen esparru kontratuari eutsiz, eta, aldi berean, epe luzerako errebisio eta mantentze lan kontratu berri bat gehitzen du, baita proiektuaren egutegia doitzea ere, besteak beste.
Talgo tren fabrikatzaileak 230 modeloaren hornidura kontratua 79tik 60ra murriztea adostu du Deutsche Bahn operadore alemaniarrarekin.
Konpainiak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari (CNMV) jakinarazi dionez, eta 2025eko lehen seihilekoko emaitzen aurkezpenean aurreikusi zuenaren haritik, Talgok ete Deutsche Bahn operadoreak kontziliazio akordio (settlement agreement) baten bidez formalizatu dute 230 trenen hornidura kontratuan egindako aldaketak.
Zehazki, akordio horrek fabrikazio irismena 79 trenetik 60ra murriztea jasotzen du, baina eskaera 100 trenera arte luzatzea ahalbidetuko lukeen esparru kontratuari eutsiz, eta, aldi berean, epe luzerako errebisio eta mantentze lan kontratu berri bat gehitzen du, baita proiektuaren egutegia doitzea ere, besteak beste.
Horrek esan nahi du Espainiako konpainiak saihestu egingo dituela trenak epez kanpo entregatzeak ekarriko lizkiokeen zigorrak. Espainian 116 milioi euroko zigorra ekarri zion Talgori tren jakin batzuk bi urteko atzerpenez entregatu izanak.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuaren eta UAGA Arabako nekazarien elkartearen ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.