Dermatosi nodular kutsakorra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Dermatosi nodularra dela eta, otsailera arte bertan behera egongo dira animalia-azokak EAEn

Neurria indarrean dagoen bitartean, foru-aldundiek salbuespen gisa baimendu ahal izango dituzte animaliekin egiten diren ekitaldi jakin batzuk.

VACAS Y TERNEROS LIMOUSIN DE UN AMIGO EN ERANDIO-GOIKOA
Artxiboko irudia.

Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak bertan behera utzi ditu animalia-lehiaketak eta -azokak, baita eta erromeriak eta herri-kirolak ere. Helburua da dermatosi nodular kutsakorra transmititzea eragin dezaketen kontzentrazioak saihestea.

Eusko Jaurlaritzak igorritako aginduak, autonomia erkidegoan dagoeneko martxan dauden kautelazko neurriak indartzen ditu. Debekua otsailaren 26ra arte egongo da indarrean, baina foru-aldundiek salbuespen gisa baimendu ahal izango dituzte animaliekin egiten diren ekitaldi jakin batzuk.

Nolanahi ere, kutsatzen ez diren espezieak egoten diren jarduerak egin ahal izango dira, betiere desinfektatzeko eta intsektuak hiltzeko berariazko osasun-plan bat jarraitzen bada, eta plan hori dagokion aldundiko abeltzaintza-zerbitzuak baliozkotzen badu, Amaia Barredok zuzendutako Sailak jakitera eman duenez.

Azken datu epidemiologikoen arabera, ez da izan foku gehagorik Katalunian, baina Frantziako Estatuan bi foku gehiagoren berri eman da, besteak beste, Pirinio Atlantikoetako departamentuetan.

Horregatik, Eusko Jaurlaritzak beharrezkotzat jo du arreta handiz jokatzea eta prebentzio-neurri gehiago hartzea abeltzaintzako ustiategiak babesteko. Nabarmenena da feriak eta animalien presentzia duten bestelako ekitaldiak debekatu egingo direla, baina biosegurtasun-baldintzak ere indartuko dira.

Hala, animaliak garraiatzen dituzten ibilgailu guztiek garbiketa- eta desinfekzio-ziurtagiria eta intsektuak hiltzeko erantzukizunpeko adierazpena eraman beharko dituzte. Halaber, nahitaezkoa izango da garraiatutako animaliek izan ditzaketen intsektuak hiltzea, hiltegirako joan-etorrietan izan ezik.

Aginduak debekatu egiten du dermatosi nodular kutsakorraren aurrean mugatutzat jotako eremuetan dauden ustiategietako animaliak Euskal Autonomia Erkidegoan sartzea, indarrean dagoen Europako araudiaren arabera txertatutako animalien kasuan izan ezik.

Era berean, EAE kanpotik euskal ustiategietara iristen diren behiei eta beste espezie sentikor batzuetako animaliei proba diagnostikoak egingo zaizkie, eta gutxienez 28 egunez kontrolatuko dira. Epe horretan, intsektuak kenduta eduki beharko dira, eta ustiategietan kautelazko itxierak egin ahal izango dira.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 20/03/2026.- Representantes del comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio han comparecido este viernes en una rueda de prensa en Bilbao después de que concluyera sin acuerdo el período de consultas del Expediente de Regulación de Empleo y de que la empresa anunciara que ya ha logrado las 301 salidas previstas con trabajadores que han pedido adscribirse voluntariamente al ERE. EFE/Javier Zorrilla
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin

Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X