PROTESTAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Arabako nekazari eta abeltzainek bertan behera utzi dituzte Mercosurreko akordioaren aurka deitutako protestak

Ataca Trebiñu eta Araba Landaren Alde elkarteak deituta, gaur ere A-1ean protesta egiteko asmoa zuten. Azkenean, ordea, bertan behera utzi dute, aste honetako deialdietan parte-hartzea handia izan dela eta beren aldarrikapenak entzun direla iritzita. 

FOTODELDÍA VITORIA, 09/01/2026.- Medio centenar de tractores han recorrido por segundo día consecutivo las calles de Vitoria convocados por la asociación de agricultores alaveses y de Treviño (Ataca) contra el acuerdo comercial entre la Unión Europea y Mercosur (Latinoamérica), y han anunciado más protestas, que podrían ser este mismo lunes 12. EFE/ Adrián Ruiz-Hierro
Arabako nekazari eta abeltzainen protesta. Artxiboko argazkia: EFE

Ataca Trebiñu eta Araba Landaren Alde Elkarteak bertan behera utzi du gaur A-1 errepidean traktoreekin egitekoa zuen protesta. Pasa den urtarrilaren 8an hasi zituzten mobilizazioak, Europar Batasunaren eta Mercosurren arteko merkataritza-akordioa salatzeko. 

Gaur ere traktoreak hartuta A-1 errepidera ateratzekoak ziren Durruma Donemiliaga parean (Araiatik gertu). 

Raul Beitia Atacaren bozeramaileak azaldu duenez, bertan behera utzi dute, aste honetako deialdietan parte-hartzea handia izan dela eta beren aldarrikapenak entzun direla iritzita. 

Atzo egindako azken mobilizazioan, Mercosurren ituna geldiarazteko itxaropena agertu zuen Beitiak. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jantokien greban ikasleek janaria kanpotik eramatea errespetatzeko eskatu du Pedrosak, ikastetxeak baimentzen badu

Ikastetxe publikoetako jantokietako beharginek lan-baldintzak hobetzea eskatzeko joan den astean egindako hiru greba egunen ondoren, martxoaren 10, 11 eta 12rako deitutakoan aurreko egoera ez dadin errepikatu galdegin du Hezkuntza sailburuak, izan ere, zenbait ikastetxetan etxetik eramandako janaria kendu zitzaien ikasleei. Pedrosak sindikatuei eta enpresei eskatu die "mahaitik ez altxatzeko" akordio batera iritsi arte, horretarako "oinarri ona" dutelako.

BARCELONA (ESPAÑA), 02/03/2026.- Los asistentes a su llegada a la vigésima edición del Mobile World Congress (MWC) en Barcelona, que comienza este lunes con la expectativa de que más de 100.000 visitantes pasen por el congreso, el principal evento mundial sobre tecnología ligada a la conectividad, en el que se congregan más de 2.900 expositores. EFE/Alberto Estévez
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Abian da MWCren hogeigarren ekitaldia Bartzelonan, fokua espazioan eta begirada 6G teknologian jarrita

Mobile World Congress kongresuak, konektibitateari lotutako teknologiari buruzko munduko hitzordu nagusiak, 2.900 erakusketari baino gehiago bilduko ditu. Bartzelonako Gran Via de Firako azoka-barrutian martxoaren 5era arte 100.000 bisitari baino gehiago biltzea espero da eta lurraldean 585 milioi euroko eragin ekonomikoa sortzea aurreikusten du, aurreko ekitaldian baino % 4,3 gehiago.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X