Ertzaintzak eragotzi egin die nekazariei traktoreekin A-1 autobidean protesta egitea
A-1 autobideko eskuineko erreia hartu nahi zuten Done Roman Millan parean (Araiatik gertu), baina Ertzaintzak ez die autobidean sartzen utzi. Oraingoz, ez dago auto-pilaketarik.
Ataca Arabako eta Trebiñuko nekazarien elkarteak traktoreak hartu eta protesta egiten ari da astelehen honetan, Europar Batasunak eta Mercosurrek sinatutako merkataritza-akordioaren aurka.
Arabako nekazariek A-1 autobideko eskuineko erreia hartu nahi zuten Done Roman Millan parean (Araiatik gertu), bi noranzkoetan, 08:00etatik 18:00etara, baina Ertzaintzak bidea itxi die eta ez die autobidean sartzen utzi, protesta egiteko izapideak ez dituztela bete argudiatuta.
Nekazariek ukatu egin dute hori, eta orain zer egin aztertzen ari dira; traktoreekin Asparrena ingurua zeharkatu besterik ez egin, edo beste zerbait egin.
Ertzaintzak dispositibo zabala jarri du martxan, eta oraingoz ez dago auto-pilaketarik.
Atacak hainbat protesta antolatu zituen joan den astean, Nafarroako nekazariekin batera.
Semilla y Belarra Nafarroako nekazarien elkarteak jakinarazi du egoera aztertzen ari dela protestekin bat egin ala ez erabakitzeko.
Ipar Euskal Herriko lehen sektorea ere protestan ari da azken asteetan, eta Gipuzkoako abeltzainek eta nekazariek, ENBAk, EHNEk eta UAGNk deituta, ostegunean horiekin bat egiteko asmoa dute, Behobian.
Zure interesekoa izan daiteke
Volkswagenek 50.000 lanpostu gehiago murriztuko ditu, erdiak Alemanian eta gainerakoak Europan
Volkswagen taldeak krisia bizi du, Txinako fabrikatzaileek Europan lehia gogortu, Txinan salmentak jaitsi eta AEBko muga-zergen ondorioz.
Lehorteak kaltetutako nekazarientzako laguntzak iragarri ditu Frantziak
Nekazarien ordezkariak datorren astean bilduko dira Frantziako Nekazaritza Ministerioarekin, euren eskaerak helarazteko. Lehortearen eta beroaren eragina arlo ekonomikoan nabaritzen ari da, baina baita fisikoan eta mentalean ere.
Ardogile bat hil da Lantziegoko upategi batean izandako istripuan
Ezbeharra 12:20 aldera jazo da, eta gertatutakoaren nondik norakoak ikertzen ari dira. Larrialdi-zerbitzuak bertaratu dira, baina ezin izan dute beharginaren bizia salbatu.
Zaballako sei funtzionariok kea arnasteagatik izandako lesioak "prebentzio gabezi larrien" ondorio izan ziren
ELAk jakinarazi duenez, Lan Ikuskaritzaren txosten batek "kausa-ondorio erlazio argia ezartzen du Administrazioaren omisioen eta lan-istripuaren artean".
Zerga-erreforma berriak langileen artean desberdintasunak ekarriko dituela salatu du ELAk
Euskadi Irratian egindako elkarrizketan Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak kritika gogorra egin dio EAJk eta PSEk aste honetan iragarritako zerga-erreformarako akordioari, enpresen mesedetarako egin dela esanez.
Sanchezek AAren inguruko “itun nazional handia” sustatuko du eragile sozial eta politikoekin
Hitzarmenak trantsizioari aurre egiteko beharrezko elementuak ezarri nahi ditu, besteak beste, lan-merkatuan, erregulazio teknologikoan, inbertsioetan eta finantzaketan.
Tubos Reunidos erosteko eskaintzak aurkezteko epea luzatu du konkurtso-administratzaileak
Enpresa erosteko interesa omen dute hainbat eroslek. Hortaz, irailaren 30era arte luzatu du enpresaren informazioa eskuratzeko epea, eta urriaren 7ra arte eskaintzak aurkeztekoa.
Medikuen sindikatuek greba mugagabea egitea erabaki dute
Oraindik ez da zehaztu noiz eta nola egingo duten protesta. Dirudienez, iraila baztertu dute greba egiteko. Euskadiko Sendagileen Sindikatuak mobilizazio-deialdiarekin bat egingo du, orain arte bezala.
Langabezia % 2,36 igo da Nafarroan eta % 1,19 Euskadin abuztuan
Langabezia-tasa % 1,19 igo da Araban (210 pertsona gehiago), % 1,13 Bizkaian (677 pertsona gehiago) eta % 1,32 Gipuzkoan (371 pertsona gehiago). Nafarroan, % 2,36 igo da (681 langabe gehiago).
Abeltzaintzaren sektorea "haserre" eta "desengainatuta" irten da Bazkaren Mahaiaren bileratik
Espero zuten bezala, Eusko Jaurlaritzak bazka modu bateratuan erosteari uko egin dio, eta bertan erosteko "nahikoa bazka" badagoela adierazi du. Lehorte egoera ofiziala ezartzeko baldintzak ez direla betetzen azaldu diete. Ondorioz, ENBA eta ENHE sindikatuen arabera, baserritarrak "abandonatuta" utzi dituzte.