Nekazariek traktoreak aterako dituzte berriro kalera asteazkenean eta ostegunean Gasteizen
Buesa Arena pabilioitik abiatuko dira protestak bi egunotan, baina asteazkenekoa Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren atarian amaituko da, eta ostegunekoa, berriz, Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaritzaren aurrean.
Baserritarrek berriro traktoreak kalera aterako dituzte asteazkenean eta ostegunean Gasteizen, Europar Batasunakin Mercosurrekin izenpetu duen akordioa salatzeko. Uaga eta Ataca elkarteek deitu dituzte mobilizioak.
Buesa Arena pabilioitik abiatuko dira protestak, baina ibilbide ezberdina egingo dute bi egunotan: asteazkenean, Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren atarian amaituko da traktoreen martxa, eta ostegunean, berriz, Espainiako Gobenuak EAEn duen egoitzaren atarian.
Mercosurrekin sinatutako akordioaren kontra egiteko ez ezik, Solaria enpresak Araban eraikin asmo dituen 19 parke eolikoen aurka egiteko ere baliatu nahi dute mobilizazioa. Uagak eta Ataca elkarteek zabaldutako oharraren arabera, parke horiek egiteko 1.200 hektarea nekazal lur erabiltzea da asmoa.