Gipuzkoako Aldundia tasa turistikoa uda honetan indarrean jartzekotan dago
Foru Gobernuaren Kontseiluak aurreikusten du martxoaren 17an onartu dezakeela zerga arautuko duen lege-proiektua. Ondoren, Batzar Nagusietara eramango dute eztabaidatzeko eta, onartzen bada, udalerriak aplikatzen hasi ahal izango dira.
Gipuzkoako udalerriek datorren udan kobratu ahal izango dute tasa turistikoa, Eider Mendoza diputatu nagusiak ezagutzera eman duen kronograma betetzen baldin bada. Horren arabera, udaberrian egingo da Batzar Nagusietan arauaren inguruko eztabaida.
Euskadiko Turismo Mahaiak Euskadirako turismo-tasa orokorra ezarri zuen 2025eko uztailean. Batzar Nagusiek onartu beharreko foru-arau baten bidez udal-zerga gisa bilduko dela adostu zuen.
Jon Insausti Donostiako alkatearekin batera astearte honetan egindako agerraldian, Mendoza ahaldun nagusiak jakinarazi du Foru Gobernua lanean ari dela udal zerga horren aplikazioa arautuko duen foru-arau horretan, eta "datozen egunetan jendaurrean ezagutzera emango dela".
Ondoren, alegazioen faseari ekingo zaio eta, horiei "erantzun" ondoren, Foru Gobernuaren Kontseiluak proiektua martxoaren 17an onartuko duela aurreikusten du.
Pausu horiek emanda, Batzar Nagusietan eztabaidatuko dute. Mendozak espero du "akordiora iritsiko" direla eta behin betiko onartu ahal izango dutela, udalerriek uda honetatik aurrera aplikatu ahal izan dezaten.
Donostiako alkate Jon Insaustiri ere galdetu diote kazetariek tasaren inguruan. Insausti "oso pozik" agertu da kronograma horrekin, eta zerga horri esker "Donostiak irabaziko du, eta donostiarrek irabaziko dute". "Azkenean, zerga turistikoa hemen bizi direnen, tokiko komunitatearen, bizi-kalitatea hobetzeko nahi dugu", esan du.
Zure interesekoa izan daiteke
Volkswagenek 50.000 lanpostu gehiago murriztuko ditu, erdiak Alemanian eta gainerakoak Europan
Volkswagen taldeak krisia bizi du, Txinako fabrikatzaileek Europan lehia gogortu, Txinan salmentak jaitsi eta AEBko muga-zergen ondorioz.
Lehorteak kaltetutako nekazarientzako laguntzak iragarri ditu Frantziak
Nekazarien ordezkariak datorren astean bilduko dira Frantziako Nekazaritza Ministerioarekin, euren eskaerak helarazteko. Lehortearen eta beroaren eragina arlo ekonomikoan nabaritzen ari da, baina baita fisikoan eta mentalean ere.
Ardogile bat hil da Lantziegoko upategi batean izandako istripuan
Ezbeharra 12:20 aldera jazo da, eta gertatutakoaren nondik norakoak ikertzen ari dira. Larrialdi-zerbitzuak bertaratu dira, baina ezin izan dute beharginaren bizia salbatu.
Zaballako sei funtzionariok kea arnasteagatik izandako lesioak "prebentzio gabezi larrien" ondorio izan ziren
ELAk jakinarazi duenez, Lan Ikuskaritzaren txosten batek "kausa-ondorio erlazio argia ezartzen du Administrazioaren omisioen eta lan-istripuaren artean".
Zerga-erreforma berriak langileen artean desberdintasunak ekarriko dituela salatu du ELAk
Euskadi Irratian egindako elkarrizketan Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak kritika gogorra egin dio EAJk eta PSEk aste honetan iragarritako zerga-erreformarako akordioari, enpresen mesedetarako egin dela esanez.
Sanchezek AAren inguruko “itun nazional handia” sustatuko du eragile sozial eta politikoekin
Hitzarmenak trantsizioari aurre egiteko beharrezko elementuak ezarri nahi ditu, besteak beste, lan-merkatuan, erregulazio teknologikoan, inbertsioetan eta finantzaketan.
Tubos Reunidos erosteko eskaintzak aurkezteko epea luzatu du konkurtso-administratzaileak
Enpresa erosteko interesa omen dute hainbat eroslek. Hortaz, irailaren 30era arte luzatu du enpresaren informazioa eskuratzeko epea, eta urriaren 7ra arte eskaintzak aurkeztekoa.
Medikuen sindikatuek greba mugagabea egitea erabaki dute
Oraindik ez da zehaztu noiz eta nola egingo duten protesta. Dirudienez, iraila baztertu dute greba egiteko. Euskadiko Sendagileen Sindikatuak mobilizazio-deialdiarekin bat egingo du, orain arte bezala.
Langabezia % 2,36 igo da Nafarroan eta % 1,19 Euskadin abuztuan
Langabezia-tasa % 1,19 igo da Araban (210 pertsona gehiago), % 1,13 Bizkaian (677 pertsona gehiago) eta % 1,32 Gipuzkoan (371 pertsona gehiago). Nafarroan, % 2,36 igo da (681 langabe gehiago).
Abeltzaintzaren sektorea "haserre" eta "desengainatuta" irten da Bazkaren Mahaiaren bileratik
Espero zuten bezala, Eusko Jaurlaritzak bazka modu bateratuan erosteari uko egin dio, eta bertan erosteko "nahikoa bazka" badagoela adierazi du. Lehorte egoera ofiziala ezartzeko baldintzak ez direla betetzen azaldu diete. Ondorioz, ENBA eta ENHE sindikatuen arabera, baserritarrak "abandonatuta" utzi dituzte.