LAN-GATAZKA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Makinistek greba abiatu dute, tren zerbitzuaren krisiaren ostean

Jaurlaritzak % 50eko gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu puntako orduetan, eta % 25ekoak gainerako orduetan, Bilboko eta Donostiako aldirietako bost lineetan, trenbide sektoreko sindikatuek otsailaren 9an, 10ean eta 11n deitutako hiru greba egunetarako.

Renfe aldiriak. Cercanías Renfe.

Renferen tren bat, geltoki batera iristen. Argazkia: EFE

Trenbide sektoreko sindikatu nagusiek (CCOO, UGT eta Semaf) hiru eguneko greba abiatu dute, otsailaren 9tik 11ra luzatuko dena, Oscar Puente Espainiako Garraio ministroarekin egindako azken bilera akordiorik gabe amaitu ostean.

Hiru sindikatuen bozeramaileek adierazi dute ez dutela akordiorik lortu aldarrikatzen ari diren neurrien gainean, ez aurrekontuei ez segurtasunari dagokienez, baina onartu dute zenbait aldaketa puntual aplikatzen ari direla.

"Garraio Ministerioak negoziazio-mahaian jarraituko du, beti, eta lanean jarraituko dugu, langileen ordezkariekin batera, akordioa lortzeko", esan dute Espainiako Gobernuaren iturriek.

Sindikatuek trenbide-eredua aldatzeko eta segurtasun estandarrak berreskuratzeko eskatu dute, 47 hildako eragin dituzten azken tren-istripuen ostean eta Andaluziarako abiadura handiko trenaren etenaldiaren eta Katalunian hainbat egunez Rodalies (aldirikoak) zerbitzua geldiarazita egon ostean.

Adifi eta Renferi ez ezik, bidaiarien eta merkantzien garraio zerbitzu pribatuei ere eragingo die grebak, hala nola Iryo eta Ouigo operadore pribatuei, eta salgaien garraiok zein zerbitzu logistikoetako enpresei (Medway, Captrain, Transervi, Redalsa, Tracción Rail, Logirail, etab.).

Jaurlaritzak % 50eko gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu puntako orduetan, eta % 25ekoak gainerako orduetan Bilboko eta Donostiako aldirietako bost lineetan, trenbide-sektoreko sindikatuek otsailaren 9, 10 eta 11n deitutako hiru greba egunetarako.

Espainiako Estatuko gainerako erkidegoetan (Katalunian izan ezik) Garraio Ministerioak ezarri ditu gutxieneko zerbitzuak, eta Hego Euskal Herritik irteten eta iristen diren distantzia ertain eta luzeko trenei eragiten diete.

Ministerioak % 73ko gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu abiadura handikoetan eta distantzia luzekoetan, % 75ekoa puntako orduetan eta % 50ekoa gainerakoetan, % 65ekoa distantzia ertainekoetan eta % 21ekoa merkantziak garraiatzen dituztenetan.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 20/03/2026.- Representantes del comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio han comparecido este viernes en una rueda de prensa en Bilbao después de que concluyera sin acuerdo el período de consultas del Expediente de Regulación de Empleo y de que la empresa anunciara que ya ha logrado las 301 salidas previstas con trabajadores que han pedido adscribirse voluntariamente al ERE. EFE/Javier Zorrilla
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin

Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X