LAN-GATAZKA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sindikatu nagusiek bertan behera utzi dute biharko deitutako tren greba

Deialdiak enpresa publiko eta pribatuetako 34.000 langileri eragiten zien, eta bertan behera geratu da, elkarrizketan zer aurrerapauso emango den zain.

Huelga en Renfe estación de Abando Bilbao trenak

Trenen sektorean gehiengoa duten sindikatuek (CCOO, UGT eta makinisten Semaf) greba bertan behera uztea erabaki dute, bihartik aurrera, Espainiako Gobernuko Garraio Ministerioarekin aurreakordioa hitzartu ondoren. Hiru lanuzte zituzten deituta, eta lehena istilu handirik gabe igaro. Enpresa publiko eta pribatuetako 34.000 langile zeuden deituta. 

Goizean egindako bileran iritsi dira akordio batera Garraio Ministerioa eta sindikatuak. Oraindik ez dute hitzartutakoaren xehetasunik zabaldu, baina langileen ordezkariek aurreratu dute "historikoa" dela akordioa. Inbertsioan, mantenimenduan eta pertsonalean inbertsioak egingo direla iragarri dute. Orain, langileen batzordeek onartu beharko dute aurreakordioa, eta ondoren sinatuko da behin betiko. 

CCOO, UGT eta Semaf zentralen bozeramaileen arabera, segurtasun neurriak hobetzeko, azpiegituren mantenimenduan gastua handitzeko eta langile gehiago kontratatzeko konpromisoa hartu du Oscar Puentek zuzentzen duen sailak. 

Bere aldetik, Garraio Ministerioak ere ez du oraindik itunaren berri eman, baina jakinarazi du sindikatuen adierazpenak "goitik behera" ontzat ematen dituela. "Sindikatuek negoziaziorako izan duten borondatea" eta lortutako akordioa "txalotu" du, eta ziurtatu du itunak "trenbide sarea hobetu" egingo duela. 

Renfek jakinarazi du grebaren jarraipena gaur % 11,6koa izan dela. 

 

Zure interesekoa izan daiteke

VITORIA, 16/03/2026.- Piquetes de la plantilla de Tubos Reunidos este lunes en el acceso a la planta en Amurrio (Álava), que inicia hoy una huelga indefinida en contra del ERE que prevé el despido de 274 trabajadores de esta planta y el cierre de la acería, en un clima de tensión por las discrepancias surgidas en el cierre del periodo de negociación del expediente. EFE / L. Rico
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk helegitea aurkeztuko du Tubos Reunidosen erregulazio txostenaren aurka, eta altzairutegiko eta logistika eremuko mantentze-lanei eustea eskatu du

Zentral abertzaleak zalantzan jarri ditu joan den ostiralean enpresak argitaratutako 2025eko emaitzak, "2024koa baino fakturazio nabarmen handiagoa erregistratu arren, aitortutako galerak hasieran jakinarazitakoak baino handiagoak direlako". ELAk adierazi duenez, "litekeena da zuzendaritzak kontabilitate ingeniaritza modu interesatuan erabili izana", eta zalantzan jarri du haren sinesgarritasuna. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X