OSAKIDETZA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Osakidetzako LEPen filtrazioengatik ahozko epaiketa egitea agindu du Gasteizko epaile batek

2018ko maiatzaren 20an egin zen Kirurgia Plastiko, Estetiko eta Konpontzaileen espezialitateko azterketarekin lotutako bi pertsona eseriko dira akusatuen aulkian. 

20230930105940_osakidetza-ope_

Osakidetzako lan eskaintza publikorako azterketak. Artxiboko argazkia: Agentziak

Gasteizko instrukzio epaitegi batek ahozko epaiketa abiatzea erabaki du Osakidetzako 2016-17ko lan eskaintza publikoaren ustezko filtrazioen auziagatik. Gauzak horrela, Kirurgia Plastiko, Estetiko eta Konpontzaile espezialitateko azterketaren filtrazioarekin lotuta, bi pertsona eseriko dira akusatuen aulkian

Epaitegiak zabaldutako autoaren arabera, 2018ko maiatzaren 20an egin zen espezialitateko azterketarekin lotutako bi pertsona epaituko dituzte. Alde batetik, 2018ko maiatzean espezialitate horretako Donostia Ospitaleko zerbitzuburua zena eta azterketari bat

Fiskalaren akusazio idatziaren arabera, lehenengoari sekretuak agerrarazteko delitua leporatzen diote, eta bigarrenari, berriz, sekretuak agerrarazteko saiakera egin izana. 

Akusatu bien aurkako epaiketa Arabako Probintzia Auzitegian egingo da, oraindik zehaztu gabeko epe batean. 

Iazko irailean Arabako Probintzia Auzitegiak Osakidetzako 2016-17ko Lan Eskaintza Publikoaren ustezko filtrazioen auzia artxibatzea erabaki zuen, Kirurgia Plastikoari, Estetikoari eta Konpontzaileari buruzkoak izan ezik. 

Zure interesekoa izan daiteke

VITORIA, 16/03/2026.- Piquetes de la plantilla de Tubos Reunidos este lunes en el acceso a la planta en Amurrio (Álava), que inicia hoy una huelga indefinida en contra del ERE que prevé el despido de 274 trabajadores de esta planta y el cierre de la acería, en un clima de tensión por las discrepancias surgidas en el cierre del periodo de negociación del expediente. EFE / L. Rico
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk helegitea aurkeztuko du Tubos Reunidosen erregulazio txostenaren aurka, eta altzairutegiko eta logistika eremuko mantentze-lanei eustea eskatu du

Zentral abertzaleak zalantzan jarri ditu joan den ostiralean enpresak argitaratutako 2025eko emaitzak, "2024koa baino fakturazio nabarmen handiagoa erregistratu arren, aitortutako galerak hasieran jakinarazitakoak baino handiagoak direlako". ELAk adierazi duenez, "litekeena da zuzendaritzak kontabilitate ingeniaritza modu interesatuan erabili izana", eta zalantzan jarri du haren sinesgarritasuna. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X