AUTOMOBILGINTZA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

93 langile finko egingo ditu Nafarroako Volkswagenek, eta lan-erregulazioko espedientea baztertu du

Zuzendaritzak akordioa sinatu du UGTrekin eta CCOOrekin 2026ko produkzio-programa betetzeko. Aurten 262.217 ibilgailu egingo dituztela aurreikusten dute.

volkswagen navarra nafarroa landaben coche autoa fabrica lantegia

Nafarroako Volkswagenen zuzendaritzak eta UGT eta CCOO sindikatuek akordioa sinatu dute, 2026ko ekoizpen programa betetzeko helburuarekin. Besteak beste, gaur egun aldi baterako kontratuarekin dauden 93 langileri kontratu finkoa egingo diete eta, momentuz, enplegua erregulatzeko espedientea egitea baztertu dute.

Ekoizpen-programa urtero egiten du lantegiak eta bertan jasotzen dira ekoizpen-planak eta lan-kargari lotutako lan-plangintza. 2026 honetan 262.217 ibilgailu inguru egitea aurreikusten dute. 

Horretarako, zuzendaritzak eta langileen batzordearen gehiengoak, besteak beste, lan-egutegiak aldatzea hitzartu dute. Hala, 2026ko 20. eta 21. asteak lanegun izango dira, gaur egun ezarritako lan-eskemari jarraituz.

Langileen malgutasuna bi egun indibidualekin konpentsatuko da, gainera. Egun horiek hurrengo hilabeteetan hartu ahal izango dira.

Errelebo-kontratua

Horrez gainera, hitzartu dute aurtengo manufakturen errelebo-kontratua berraktibatzea. Landabengo faktoriak zabaldutako komunikatuaren arabera, errelebo-kontratua "funtsezko tresna" izan da azken urteotan langileen sarrera eta irteera bermatzeko; langile batzuek baldintza onenetan hartu dezaten erretiroa, eta, era berean, talentu gaztearen aldeko apustua egin dadin.

Azkenik, urte honetarako aurreikusitako auto-modelo berriak egin ahal izateko, beharrezkoak diren lan-kontratuak egin ahal izango dira. Ildo horretan, Nafarroako Volkswagenek adierazi du "are gehiago" indartuko dituela "kontratazio praktikak, une oro gardentasunik handiena bermatuta".

Konpainiak azpimarratu du urteak daramatzala Foru Erkidegoan "kalitatezko enplegu finkoa" sortzearen aldeko apustua egiten. Azken bost urteetan 1.240 kontratu mugagabe sortu ditu, eta horietatik 784 manufakturako errelebo-kontratua aplikatuta egin dira.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 20/03/2026.- Representantes del comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio han comparecido este viernes en una rueda de prensa en Bilbao después de que concluyera sin acuerdo el período de consultas del Expediente de Regulación de Empleo y de que la empresa anunciara que ya ha logrado las 301 salidas previstas con trabajadores que han pedido adscribirse voluntariamente al ERE. EFE/Javier Zorrilla
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek hitzarturiko kaleratzeekin bat egin dezaten eskaini die finko bihurtutako 42 langileei, aldi baterako langileen baldintzekin

Lan Ikuskaritzak, asteazkenean batzordearekin eta enpresarekin egindako bilera batean, Tubos Reunidosek lege iruzurrez egindako 42-47 behin-behineko kontratu atzeman zituen. Hori dela eta, enpresak finko egin behar izan ditu langileak. Sindikatuek azaldu zutenez, enpresak martxoaren 31ra arte luzatu zituen kontratazio horiek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X