ENPRESAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Maderas de Llodion 35 langile kaleratzeko erregulazio espedientea legearen kontrakoa dela ebatzi du EAEko Justizia Auzitegiak

Garnica multinazionalak Laudioko (Araba) lantegiko 35 behargin kaleratu zituen urrian, hasiera batean 39 kaleratze aurreikusten zituen arren. Sindikatuek enplegua erregulatzeko espedientearen aurka jarritako demanda aintzat hartu du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak, partzialki bada ere.

maderas llodio

Maderas de Llodio enpresa, artxiboko irudi batean. EITB

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzi du legez kanpokoa dela Maderas de Llodio enpresan ezarritako enplegua erregulatzeko espedientea, ELA sindikatuak asteazken honetan jakinarazi duenez. Auzitegiak ebatzitakoaren arabera, Garnica taldeak aurkeztutako espedientea ez dator bat zuzenbidearekin, eta kaleratze kolektiboa egiteko arrazoiak ez dira behar bezala egiaztatu. 

Hasiera batean 39 langile kaleratzeko asmoa zuen zuzendaritzak, "produktibitate eta antolaketa arrazoiak" argudiatuta. 

Hala ere, azkenean pasa den urrian gauzatu zen lan-erregulazioko espedientean 35 kaleratze jaso zituen. 

Sindikatuek enplegua erregulatzeko espedientearen aurka jarritako demanda aintzat hartu du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak, partzialki bada ere.

ELAk azaldu duenez, epaiaren edukia aztertzen ari da. Edozein kasutan, urrian kaleratutako langileak bidegabeki egotzi zituztela eta berriz lanean izateko eskubidea dutela defendatu du sindikatuak. Pasa den irailaz geroztik, greba mugagabean daude Maderas de Llodioko langileak

18:00 - 20:00

LAB sindikatuko ordezkariak, Mikel Trujillok, positibotzat jo du epaia, eta "garaipen txiki bat" dela ondorioztatu du. Gainera, lanera itzuli nahi duen oro berriz onartzeko eta enplegua eta ekoizpena bermatzeko eskatu du.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X